Sopelako Udala - Sopelako Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

Sopelako Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

  • Migraziorako Euskal Itun Soziala Eusko Jaurlaritzak sustatutako dokumentua da, egungo migrazio-erronkari aniztasunaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspegitik erantzuteko.
  • “Jaso nahi genukeena eskaintzea” izenburupean, “immigrazio erregularizatuari”, “immigrazio erregularizatu gabeari”, hainbat eragileren arteko “erantzunkidetasunari”, “Mena” edo “Jena” edobizikidetzaren kulturari lotutako 10 konpromiso espezifikoren proposamena jasotzen du, besteak beste.
  • 2021eko martxoan, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak Sopela Diversa, migratuei harrera zuzena egiteko programa programa jarri zuen abian.


Joan den urriaren 28an egindako azkenengo osoko bilkuran Sopelako Udalak aho batez erabaki zuen Euskal Itun Sozialarekin bat egitea, migratzaileen aurrean erantzun solidarioa eta arduratsua indartzen laguntzeko helburu etikoarekin.

Migraziorako Euskal Itun Soziala Eusko Jaurlaritzak sustatutako dokumentua da, egungo migrazio-erronkari aniztasunaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspegitik erantzuteko. “Jaso nahi genukeena eskaintzea” izenburupean, “immigrazio erregularizatuari”, “immigrazio erregularizatu gabeari”, hainbat eragileren arteko “erantzunkidetasunari”, “Mena” edo “Jena” edobizikidetzaren kulturari lotutako 10 konpromiso espezifikoren proposamena jasotzen du, besteak beste.

“Itun honek konpromisoa hartzen du migratzaileen eskubideak babesteko, aniztasuna defendatzeko, xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko, berdintasuna sustatuz, eta neurriak eta konpromisoak biltzen ditu ikuspegi humanista batetik “, nabarmendu du Mª Teresa Fernández Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak.

“Ekimen honen bidez, Euskadin diskurtso partekatu bat eta batasun-irudi bat finkatu nahi dira, migrazio-erronkei modu positiboan erantzuteko eta demagogia populistari aurre egiteko”, esan du zinegotziak.

Zehazki, bere helburuek proiekzio etiko, prebentibo eta proaktiboa dute. Itun honen helburu etikoa migratzaileen premien aurrean erantzun solidarioa eta arduratsua indartzen laguntzea da. Prebentzioaren helburua zeharkako batasun sozial eta politiko bat eratzea da, aitzakia xenofoboko populismoen asmoak antzu bihurtzeko; helburu pragmatikoa migrazio-erronkari aurre egitea da, egungo gizartearen hazkunde- eta aurrerapen-prozesuaren zati gisa.

Sopela Diversa

Euskal itun sozial horrekin bat egitea “aurrerapauso nabarmena” bada ere, gogoratu behar da sopelako udalak baduela programa propio bat gaur egungo migrazio-erronkari aurre egiteko. 2021eko martxoan, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak Sopela Diversa, migratuei harrera zuzena egiteko programa programa jarri zuen abian. Programa honek honako gai hauetan laguntza ematen du:

• Lehen harrera: orientazioa eta informazioa ematea Sopelako udalerrian lehen aldiz erroldatzen den pertsona migratu orori, itzulitako etorkinak barne.
• Atzerritartasuna eta nazionalitatea: bizileku- eta lan-baimenei, baimen-berritzeei, araubide komunitarioari, bizilekuaren araberako nazionalitate espainiarrari eta abarri buruzko aurretiazko informazioa.
•  Kulturarteko ikuspegia duten eskubideetarako sarbidea: osasun-, gizarte, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira.

Zerbitzu honetan interesa duten pertsonek hitzordua eskatu beharko dute udal bulegoetan, Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailean, edo 94 406 55 00 telefono zenbakira deituta (110 luzapena).

Gogoratu zerbitzu hau aurrez aurre eskaintzen dela Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saileko erabilera anitzeko gelan, Sabino Arana kaleko 2. zenbakiko 1. solairuan (Frontoi eraikina), ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailHIESaren Aurkako Munduko Eguna abenduaren 1ean oroitzen da urtero, 1998tik, HIESA prebenitzea eta sentsibilizazioa behar-beharrezkoak direla gogorarazteko, bai eta berau atzemateak daukan garrantzia ere, kutsatzea saihesteko eta birusa duten pertsonek bizitza duin eta emankorra izatea bermatzeko.Egun hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek, horien artean Sopelakoak,...
article thumbnailSopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da. Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako...
article thumbnailEkimenaren helburua fenomeno kezkagarri horren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da. Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak, azaro eta abenduan zehar, bereziki gazte sopeloztarrei zuzenduta doan zorizko jokoei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina bat jarri du abian. “Ez zaitez hondoratu” izenpean, ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia