Uribe Kostako Mankomunitateak mikromatxismoei aurre egiten die bideo batekin
- Azken eguneraketa: 2021eko urriaren 14a
- Bisitak: 3838
Uribe Kostako zazpi udalerri mankomunatuek – Barrika, Berango, Gorliz Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz – indarrak batu dituzte mikromatxismoei aurre egiteko sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatzeko.
Bideo baten bidez, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak iraunarazten dituzten eguneroko mikromatxismoei buruz herritarrak ikusarazi eta kontzientziatu nahi dira.
Horrela, bideoak hainbat adierazpen diskriminatzaile identifikatzen ditu, batzuetan oharkabean pasatzen direnak, luzaroan normalizatu baitira.
Bideoa HEMEN ikus daiteke.