Sopelako Udalak 2021eko gizarte egoera ahulean egoeran dauden pertsona eta familientzako udal diru-laguntzen deialdia ireki du
- Azken eguneraketa: 2021eko urriaren 08a
- Bisitak: 4754
- Eskaerak urriaren 8tik azaroaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Sopelako Udalak abian jarri du gizarte egoera ahuleko egoeran dauden pertsona eta familientzako diru-laguntzen deialdia. Guztira 105.000 euro abiaraziko ditu laguntza hauetara.
Bost laguntza-lerro dira:
• Sopelako udalerrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak emateko deialdia.
• Sopelako Udalaren 2021eko elikadura indartzeko udal laguntzen deialdia.
• Pobrezia energetikoko egoeran dauden Sopelako bizikidetza-unitateei laguntzak emateko deialdia.
• Sopelan eten digitala murrizteko laguntzak emateko deialdia.
• 2021eko deialdia, Sopelan testuliburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzak emateko.
Eskaera horiek Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea, 1), bai eta bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).