Sopelako Udala - Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko

Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko

pdf BOB
pdf ORDENANTZA
pdf ERANSKINA

  • Eskabideak 2021eko irailaren 6tik 17ra aurkeztu ahal izango dira


Sopelako Udalak kanpaina bat jarri du abian, udalerri barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan lan egiten duten eta/edo sopeloztarrei zuzenduta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek garatzen dituzten jarduerak babesteko. Guztira, 10.000 euro bideratuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an irekiko da eta 17ra arte luzatuko da. Eskabide horiek bide telematikoz aurkeztu beharko dira Udalaren egoitza elektronikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko programatzat eta/edo jardueratzat hartzen dira Sopelako udalerrian egiten diren eta emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak gainditzea helburu duten jarduerak. Diruz lagunduko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak eta proiektuak:

-    Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko kontzientzia hartzea sustatzea
-    Genero-estereotipoak eta -rolak gaindi daitezen sustatzea
-    Emakumeen ahalduntzea sustatzea.
-    Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean informatzeko, sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko jarduerak eta proiektuak egitea.
-    Emakumeek hainbat eremutan duten parte-hartzea ikusaraztea eta baloratzea.

Diru-laguntzak ohiko jardueratik eratorritako gastuetarako erabiliko dira, hau da, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu-programaren parte direnetarako.

Oro har, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) egiten diren jarduerak finantzatuko dira deialdi honetan.

 

Deialdiaren inguruko informazio gehiago hemen:

 BAO PDF - DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF - PDF ANEXOS LINEA 1: DESKARGATU - DESCARGAR

Arau oinarrien helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/




 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail•    Guztira 11 ikastaro eskainiko dira, azaroaren 2an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez ( \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) edo 616 470 653 edo 946 76 26 74 telefonoetara deituz eman ahal izango...
article thumbnailUribe Kostako zazpi udalerri mankomunatuek – Barrika, Berango, Gorliz Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz – indarrak batu dituzte mikromatxismoei aurre egiteko sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatzeko.Bideo baten bidez, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak iraunarazten dituzten eguneroko mikromatxismoei buruz herritarrak ikusarazi eta kontzientziatu nahi dira.Horrela, bideoak hainbat...
article thumbnailEskaerak urriaren 8tik azaroaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Sopelako Udalak abian jarri du gizarte egoera ahuleko egoeran dauden pertsona eta familientzako diru-laguntzen deialdia.  Guztira 105.000 euro abiaraziko ditu laguntza hauetara.Bost laguntza-lerro dira:• Sopelako udalerrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak emateko deialdia. • Sopelako Udalaren 2021eko elikadura...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, Gurutze Gorriarekin adostutako lankidetza hitzarmenaren baitan, eskualdeko adineko pertsonei zuzendutako doako bi tailer antolatu dira, iraila amaieran garatuko direnak. Doako jarduerak dira biak:  •    Irailak 27, astelehena: “Azalaren zainketa” 11:00etatik 12:00etara•    Irailak 29, asteazkena: “Smartphona erabiltzeko tresnak”, 18:00etatik 19:00etara Parte...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia