LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak
- Bisitak: 1023
LilaGune Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskolak honako ikastaroak antolatu ditu martxorako:
- Pandemia: nola eragiten digun emakumeoi. Begirada feminista
- Ez gara zoroak ezta menpekoak, Feministak Gara
- Haien bila doa! (... arrastoa utzi diguten emakume anonimo miresgarri horiengatik)
Tailer guztiak doakoak dira. Plazak mugatuak izango dira, izen-emate ordenaren arabera esleituko dira eta Uribe Kostako mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna.
Online emango diren bi tailer daude eta hitzaldia presentziala izango da (aldez aurreko izen-ematea). Zentzu horretan, Uribe Kostako Mankomunitateko berdintasun-zerbitzuak lineako saioetara konektatzeko laguntza emango die behar duten emakumeei. Aipatzekoa da ere, COVID- 19ren aurkako babes-neurriak aplikatuko direla, osasun-agintariek ezartzen dituzten jarraibideei begira (edukiera eta distantzia mugatzea, maskara erabiltzea, hidroalkohola aplikatzea).
Izena emateko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 94.657.92.82
Kontsultatu hemen ikastaroei buruzko informazio guztia: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210225-cursos-lilagune-uribe-kosta-marzo-2021.aspx