Bilbon gertatutako azken eraso matxisten kontra

Ekainaren 6an Sopelako hainbat bizilagun Larrabasterrako GatzarriƱe kalean elkartu ziren berriro ere Bilbon jazotako azken eraso matxistak salatzeko.

Emakumeen kontrako indarkeria matxista, agertzeko moduak edozein direla, biktimen oinarrizko eskubideen aurkako eraso larria da. Honen aurrean, berriro ere aldarrikatu behar dugu gaitz larri hau jendartetik desagerrarazteko gure esku ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugula.

Hori dela eta, Udal honek konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria ezarriz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatuko duela. Udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa nabarmendu behar dugu.

Era berean, sopeloztarrei dei berezia egiten diegu, emakumeenganako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa har dezaten. Gaur egun oraindik jendartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jarri behar ditugu.