ANA de ARTAZATORRE sopeloztarrak 1676an senarra salatu zuen tratu txarrak emateagatik eta bere ondasunak xahutzeagatik

Gaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea argudiatuz, Ana bera baitzen Artazatorre etxearen oinordekoa.