Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak ekintza anitz antolatu ditu azaroaren 19 eta 26 artean A25a dela eta

Sopelak ekintza anitz antolatu ditu azaroaren 19 eta 26 artean A25a dela eta

 

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du.

Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira hurrengo egunotan antolatu diren ekintzak:

  • Azaroak 19 (19:00): “EEUU DEL AMOR” genero ikuspegiko zinema-foruma Kurtzio Kultur Etxean
  • Azaroak 20 (20:15): Juana, erreinatu nahi izan ez zuen erregina” antzerkia (Histrión Teatro) Kurtzio Kultur Etxean
  • Azaroak 23 (18:30): “Emakumeen aurkako indarkeria matxista, non jarri fokua?” hitzaldi birtuala Norma Vázquez psikologo feministaren eskutik. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz (Sopelan bizi diren pertsonek izango dute lehentasuna)
  • Azaroak 24 (18:30-20.00):Indarkeria matxistari buruzko charla-forum birtuala, giza eskubideen ikuspegitik, Red Kuorumek emana
  • Azaroak 26 (18:00-20:00): “Indarkeria matxistaren aurkako plana Sopelako giza eskubideen ikuspegitik” sentsibilizazio-tailer birtuala (Sopelako elkarteei zuzenduta, Red Kuorumek emana).

Ildo horretan, aipatzekoa da Sopelan, A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta bideo bat egin dela. Honako estekan ikus daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=jWy_StTmX-I&t=2s

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailGaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea...
article thumbnailAurten, pandemiaren ondorioz, urtero azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelako Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea, adierazpen instituzionalaren irakurketa eta esperantzaren globoak askatzeko ekitaldia ezin da ospatu, halere, gure etxeetatik bada ere, gogoan izan ditugu indarkeria matxistaren biktima guztiak. Izan ere, ekintza sinboliko gisa,...
article thumbnail  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du. Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira...
article thumbnailHauek dira hain zuzen ere abiarazitako laguntzak: Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro). Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia