Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 86.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten taldeei zuzendutako 3 diru-laguntza abian jartzeko

Sopelako Udalak 86.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten taldeei zuzendutako 3 diru-laguntza abian jartzeko

  • Hauek dira hain zuzen ere abiarazitako laguntzak: Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro).
  • Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak eskatu nahi dutenek, aldiz, azaroaren 4tik 18ra.
  • Eskakizunak Sopelako Udaleko erregistroan (Sabino Arana, 1) edota modu telematikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) entregatu beharko dira.

 

Sopelako Udala sopeloztarren bizi kalitatea hobetu eta sustatzeko lanean jarraitzen du. Zentzu horretan, 86.000 euro inbertitu diru hiru diru-laguntza lerro berri abiarazteko. Hauek dira, hain zuzen ere, martxan jarritako laguntzak: Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro).

Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak

Jakinda Sopelan etxebizitza bat alokatzeko zailtasunak dituzten hiritarrak daudela, Sopelako Udalak, laguntza ekonomiko batzuk sortzeko beharra dagoela uste du, pertsona hauei bere etxebizitzaren alokairuaren ordainketa egitea errazagoa izan dadila lortzeko. Hori dela eta udalak 40.000 euro inbertitu ditu alokairuan bizi diren sopeloztarrei etxebizitza duin bat izateko eskubidea errazteko.

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak, 2020 urtean egindako alokairu-gastuak izango dira eta hileroko zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da. Onuradunek, beste batzuen artean, gutxienez 36 urte izan behar dituzte eta alokairu kontratu baten titularra izan beharko dira. Halaber, diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute.

Diru-sarreren mugari dagokionez, 25.000 eurokoa izango da bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago eta 32.000 eurokoa bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago.

Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak

Udalerrian independizatuta bizi diren gazteek egindako hainbat gastu ordaintzeko helburuarekin, haien autonomia pertsonala sustatze aldera, Sopelako Udalak guztira 30.000 euro inbertituko ditu. Betiere 2020an gertatu badira, honako gastu hauek finantzatu ahal izango dira: etxetresna elektrikoak, oheak, koltxoiak, oheko arropa, sukalderako tresneria, mahaiak eta aulkiak. Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak, 2020 urtean egindako alokairu-gastuak izango dira eta hileroko zenbatekoa 50 eta 300 euro artekoa izango da.

Eskatzaileak 18-35 urte bitartean izan behar du eta Sopelan erroldatuta egon beharko du gutxienez 12 hilabetez. Halaber, errolda-ziurtagirian agertzen den egoitzaren jabe edo jabekide izan beharko da edo bertan alokairu-erregimenean bizi.

2020. urteko diru-sarrerei dagokionez, ezin izango dituzte honako zenbatekoak gainditu: 13.300 euro (pertsona bakar batek osatutako familia-unitatea), 19.950 euro (bi pertsona), 26.600 euro (hiru pertsona), 33.250 euro (lau pertsona) eta 39.900 euro (bost pertsona edo gehiago).

Eten digitala murrizteko diru-laguntzak

Sopelako Udalak interes sozial berezikotzat jotzen du eten digitala murrizteko laguntzen deialdia abian jartzea, hortaz, eta eten digitala eta horrek eragiten duen aukera desberdintasuna kentzen laguntzeko 16.000 euro inbertituko ditu ekipo telematikoak erosteko gastuak edota Interneterako sarbidea ordaintzera. Kasu honetan, 2020. urtean ekipamendu berriak erosteagatik sortutako gastuak finantzatu ahal izango dira, eta honako hauek dira: ordenagailuak (eramangarriak edo mahai gainekoak), smartphonak eta tabletak. Diru-laguntzen zenbatekoa 50 eta 150 euro artekoa izango da.

Laguntza eskatzen duenak Sopelan erroldatuta egon beharko du gutxienez 12 hilabetez eta  gutxienez 18 urte izan beharko ditu. Diru-sarrerei dagokionez, ezin izango dituzte honako zenbatekoak gainditu: 13.300 euro (pertsona bakar batek osatutako familia-unitatea), 19.950 euro (bi pertsona), 26.600 euro (hiru pertsona), 33.250 euro (lau pertsona) eta 39.900 euro (bost pertsona edo gehiago).

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia

Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak eskatu nahi dutenek, aldiz, azaroaren 4tik 18ra.

Kasu guztietan, eskakizunak Sopelako Udaleko erregistroan (Sabino Arana, 1) edota modu telematikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) entregatu beharko dira. Inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.

 

 

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailGaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea...
article thumbnailAurten, pandemiaren ondorioz, urtero azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelako Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea, adierazpen instituzionalaren irakurketa eta esperantzaren globoak askatzeko ekitaldia ezin da ospatu, halere, gure etxeetatik bada ere, gogoan izan ditugu indarkeria matxistaren biktima guztiak. Izan ere, ekintza sinboliko gisa,...
article thumbnail  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du. Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira...
article thumbnailHauek dira hain zuzen ere abiarazitako laguntzak: Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro). Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia