Laudioko ustezko eraso matxistaren kontrako kontzentrazioa Sopelan

Maiatzaren 24an, hainbat lagun Larrabasterrako GatzarriƱe kalean elkartu ziren aurreko egunean Laudion gertatutako ustezko eraso sexista salatzeko. Kontzentrazioa Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatu zuen, eta bertan izan ziren Udaleko ordezkariak, elkarteetakoak eta auzokideak. 

Emakumeen kontrako indarkeria matxista, agertzeko moduak edozein direla, biktimen oinarrizko eskubideen aurkako eraso larria da. Honen aurrean, berriro ere aldarrikatu behar dugu gaitz larri hau jendartetik desagerrarazteko gure esku ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugula.

Hori dela eta, Udal honek konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria ezarriz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatuko duela. Udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa nabarmendu behar dugu.

Era berean, sopeloztarrei dei berezia egiten diegu, emakumeenganako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa har dezaten. Gaur egun oraindik jendartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jarri behar ditugu,

Amaitzeko, sopeloztarrei dei egiten diegu bihar, maiatzak 24, 19:30ean Larrabasterrako GatzarriƱe kalean (Sopela) Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatu duen kontzentrazioan parte hartzera.