Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udala “Gune Anitza” zigiluari atxiki zaio, aniztasunaren aldeko gune gisa

Sopelako Udala “Gune Anitza” zigiluari atxiki zaio, aniztasunaren aldeko gune gisa

 

  • Aniztasuna bultzatu, LGTBIQ+ komunitatea ikusarazi eta eskubideak aldarrikatu nahi dira.
  • Atzoko osoko bilkuran, irailaren 25eko bozeramaileen batzordean aho batez onartu zen adierazpen instituzionala irakurri zen.


Sopelak bizikidetza, dibertsitate, eskubide-berdintasuna eta benetako askatasunean oinarritutako oraina eraikitzeko konpromisoa erakusten du. Horretarako, eta aniztasuna aldarrikatzeko, LGTBIQ+ komunitatea ikusarazteko eta bere eskubideak aldarrikatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak “Gune Anitza” zigilua eskuratu du.

Izan ere, atzo egindako udal bilkuran 2020ko irailaren 25ean bozeramaileen batzordeak aho batez onartutako aniztasunaren aldeko “Gune Anitza” zigiluari atxikitzeko adierazpen instituzionala irakurri zuen Teresa Fernanedezek, Gizarte Ekitza eta Berdintasun zinegotziak.

“Anitza izeneko manifestuari atxikimendua adieraztean, konpromisoa hartzen dugu "gure espazioa" zaindu eta berritzeko, aniztasunerako espazio modura” esan zuen zinegotziak. Ondoren, hartutako konpromisoen dekalagoa irakurri zuen:

  • Aniztasunaren alde gaude; izan ere, gizartearen zeharkako eta ezinbesteko ezaugarritzat jotzen dugu.
  • Aniztasuna norberaren baitan aurkitzen den zerbait da, eta ezinbestean positiboa da. Nortasun, izateko modu eta maitasun-ereduetan aniztasuna izatea  balio bat da berez.
  • Ezin da ulertu nortasuna eta izateko modua mugatu daitezkeenik, ezin da zigortu harreman positibo eta gogobetekorik, eta  ezin da pertsonen artean hierarkiak ezarri.
  • Gure espazioan gogoz egingo dugu lan hierarkizazio historikoaren ondorioz sortu diren desberdintasun sozialen kontra. Ez dugu onartuko eskubide eta askatasun berdintasunaren gaineko mehatxurik eta urraketarik.
  • Ez dugu onartuko inork jarrera ez-tolerantea agertzea, ezta aniztasunari eraso egitea ere.
  • Gainerako administrazioei eskatzen diegu aniztasunaren alde lan egin dezaten: aniztasuna onartu, sustatu, bultzatu eta babestu dezatela.
  • Egungo legeria hobetzea aldarrikatzen dugu. Legeak zaindu egin behar du aniztasuna, hezkuntzan, ikerketan eta errespetuan oinarrituta, eta edozein erasoren kontrako gaitzespen-jarrera zorrotza agertu behar du.
  • Daborduko martxan jarri diren gazteei eskatzen diegu modu aktiboan jarrai dezatela, beste indargune bat izan daitezela aniztasuna bultzatzeko, bai maila pertsonalean, bai kolektiboan.
  • Gazteak beste indargune bat izatera animatzen ditugu, Gune Anitza espazioak bilatzeko, ezagutaraztzeko eta sortzeko.
  • Helburua da Gune Anitza zigiluari atxikitzea aniztasuna positibotzat hartzen duen espazio fisiko eta birtual guztiak .

Zigilu honen bidez, Udalak gizarte-desberdintasunen, eskubideen eta askatasunen berdintasunaren mehatxuen eta urraketen aurka egingo du lan, eta, alde horretatik, gainerako administrazioei aniztasuna, hezkuntza, ikerketa eta errespetua sustatzeko eta edozein erasoren aurkako jarrera irmoa bultzatzeko eskatzen die.

Azkenik, aipatu behar da herriko beste espazio, denda edo elkarte batzuek ere zigilu honekin bat egin dezaketela, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Departamentuaren bidez.

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Sopelako bizilagunek erakutsitako elkartasunari esker, 233,70 euro bildu dira. Zenbateko hori dagoeneko Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari eman zaio. Sopelako Udalak, guztira 1.558 kg plastikozko tapoi bildu ditu aurtengo otsailean udalerriko hainbat lekutan jarri ziren lau edukiontzi solidarioetatik. Lehen esperientzia honetan, eta...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak  90/2020 Foru Dekretua publikatu du, urriaren 13koa, zeinaren bidez konkurrentzia libreko dirulaguntzen programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onesten diren, COVID-19aren krisiak ukitu dituen turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertain eta autonomoentzat. Onuradunak Laguntzen onuradun izan ahalko dira COVID-19aren krisi ekonomikoak jotako langile autonomoak,...
article thumbnail 250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan. Horietatik guztietatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 620.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta 5,7 milioi euroko ekarpena egingo du. Zenbateko horri gainerako erakundeen ekarpena...
article thumbnail  Diru-laguntza berri hau atzo publikatutako COVID-19aren ondorioak arintzera (16.000 euro) eta testu-liburuak eta eskola-materiala erostera (10.000 euro) zuzendutako laguntzei gehitzen zaie. Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere. Sopelako Udalak atzo bi...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia