Ekitaldia Lan Osasun eta Segurtasunaren egunean
- Bisitak: 45928
Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Sopelako Udalak ekitaldia antolatuko du apirilaren 28an, igandea.
Sopelako Udala
12:30ean Jauregizar plazan
Ekitaldia 12:30ean hasiko da Jauregizar plazan, eta honen bidez Udalak aldarrikatu nahi du langileek modu duin eta seguruan lan egiteko eskubidea dutela. Hau da, eraginkortasun eta mozkin ekonomikoen gainetik, langileen bizitzari lehentasuna eman behar zaiola.
Esate baterako, 2012. urtean prekarietatearen ondorioz 56 langilek bizitza galdu zuten. 2013 urtean, dagoeneko 14 lagun hil dira lanean ari ziren bitartean.