Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Parte hartu Emakumeen Astean!

Parte hartu Emakumeen Astean!

Emakumeen Astea Sopelan martxoaren 8aren harira; antzezlanak, hitzaldiak, lehiaketak, ekitaldiak e.a.

Sopelako Udala - Berdintasun Saila

Emakumeen indarra, herriaren giharra!

Martxoaren 8an ospatu eta aldarrikatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Sopelako Udalak, Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak. Helburua emakume eta gizonen arteko eskubide-berdintasuna aldarrikatzea izango da, eta besteak beste, hauek izango dira antolatutako ekimenak: hitzaldiak, antzerkiak, mendi-irteera, lehiaketak, kontzertuak e.a. Adin guztietako sopeloztarrei zuzendutako programazioa, beraz.
Aurten, antolakuntzak deialdi berezia egin gura du gizonezkoen parte-hartzerako, benetako berdintasuna lortzea denon konpromiso eta erantzukizuna delako, jendarte guztiarena, hots, emakume eta gizonena.
Martxoak 2 larunbata
16:00-20:00 Kurtzio Kultur Etxea
Autodefentsa feminista ikastaroa emakumeentzat.
Martxoak 4 astelehena
19:00 Kurtzio Kultur Etxea
Proiekzioa: Euskal feminismoa irudietan
Martxoak 5 asteartea
18:00 Nagusien Etxea
XVII. Tarta lehiaketa
Martxoak 6 asteazkena
18:00 Kurtzio Kultur Etxea
Mahaingurua: “Literatura eta sorkuntza”. Hizlariak: Espido Freire, Jose Javier Rapha eta Gonzalo Iribarnegarai.
Martxoak 7 osteguna
18:00 Kurtzio Kultur Etxea
XVI. Olerki, XIII. Ipuin Labur eta XI. Margo lehiaketen sari banaketa eta askaria.
Martxoak 8 ostirala
18:30 Kurtzio Kultur Etxea
Kontzertua: Txarango (Mocedades eta Trigo Limpio taldeetako kide ohiak).
Martxoak 9 larunbata
15:00 Bazkari mundiala Euskal-Sena jatetxean, herriko emakume guztiei irekia. Autobusa 14:00etan irtengo da.
20:00 Nagusientzako antzerkia Kurtzio Kultur Etxean: ‘La última vez’.
Martxoak 10 marzo igandea

09:30 Martxoaren 8ko mendi-martxa. Irteera Gorlizko udaletxetik. Helmuga: Urdulizko kiroldegian 12:30ak aldera, eta ostean ekitaldia.
18:30 Zirzira ahots taldearen kontzertua Kurtzio Kultur Etxean.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da. Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea....
article thumbnailBetirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000...
article thumbnail  Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio...
article thumbnailKoronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen. Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia