Sopelak irristatze kiroletan ari diren emakumeak balioan jarri ditu

Emakumearen Astearen barruan, martxoaren 7an, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Lankidetza Sailak, Rolli it Girl Sopelaren eta Leire Garmendia Glassy dokumentalaren zuzendariaren lankidetzari esker, irristatze-kiroletan emakumeak duen egoerari buruzko Sentsibilizazio Topaketa bat antolatu zuen.

Horrela, Glassy dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldi interesgarria izan zen bertaratutakoen artean, 30 parte hartzaile inguru, gehienak surfean, skatean eta abarretan aritzen diren gazteak eta kirolari gonbidatu gisa Ainara Aymat eta June Erostarbe surflari profesionalak besteak beste. 

Ekitaldia arratsaldeko 17:30etik 20:00etara ospatu zen, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, baina 00:00ak arte luzatu zen, Girls Skate Nights izeneko komunitate horren hileroko topaketa bateko parte hartzearekin.