Berdintasuna eskatzeko Bideo-maping bat egin da Sopelan

Atzo, martxoaren 12an, proiekzio bat egin zen Sopelako Udaletxeko fatxada aurrekaldean, Bideo-maping formatuan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Irudian, egindako proiekzioetako bat ikus dezakegu. Bertan omenaldia egin zitzaien munduko emakumeei, eta benetako berdintasuna aldarrikatu zen formatu berri horren bidez.

Atzoko egunean ere, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, martxoaren 11n Abanto-Zierbenan gertatu zen erailketa matxista gaitzesteko eta  indarkeria matxista salatzeko kontzentrazio bat egin zuen.