Sopelako Udala - Martxoaren 5etik 12ra ospatuko da Emakumearen Astea Sopelan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoaren 5etik 12ra ospatuko da Emakumearen Astea Sopelan

Martxoaren 5etik 12ra ospatuko da Emakumearen Astea Sopelan

 

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, emakumezkoen etagizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta horren aldeko borroka babestea helburu duen eguna, hain zuzen ere.

Ekimenarekin bat egiteko asmoz, beste urte batez, ekintza desberdinak antolatu dira Sopelan eta Uribe Kostako zenbait herritan.

Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, jarduera ugariz osatutako egitaraua prestatu du Emakumearen Astearen baitan. Ekintza hauek, martxoaren 5etik 12ra egingo dira Kurtzio Kultur Etxean.

Adin guztiei zuzendutako hitzorduak izango dira: hitzaldiak, antzerki eta musika ikuskizunak, etab.

 

EGITARAUA:

MARTXOAK 5

  • 10:00 Amatxik dixit antzezlanaren lehen emanaldia ikastetxeentzat eta solasaldia Kurtzio Kultur Etxean

 

  • 11:00 Amatxik dixit antzezlanaren bigarren emanaldia ikastetxeentzat eta solasaldia Kurtzio Kultur Etxean

 

  •  18:00 Genero-ikuspegidun zinea, “Mi nombre es Te Ata” filmaren proiekzio eta ondorengo forumarekin. Sarrera doan.

MARTXOAK 6

  • 19:30 Exit (larrialdikoa) antzerki ikuskizuna Itzartu Elkarteak antolatuta Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.

MARTXOAK 7

  •  12:00 Dantza-pieza eta ondorengo “Ba ote du adina dantzak?” solasaldia Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.

 

  •  17:00 "Glassy" film laburraren emanaldia eta ondoren emakume eta kirolari buruzko foroa Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.

 

MARTXOAK 8

  •  Greba orokorra. Adi herrian antolatzen diren ekintzei

MARTXOAK 9

  • 19:00 “Emakumea gerran” hitzaldia Irene López Aguado historialariaren eskutik Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.

MARTXOAK 10

  • 19:00 Preparadas, listas… ¡ya! antzerki ikuskizuna El Terral Teatro konpainiaren eskutik Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.

MARTXOAK 11

  • 19:30 Maite Redinen "argazkiak, hormonak eta Lexatina" antzerki ikuskizuna Kurtzio Kultur Etxean Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan

MARTXOAK 12

  • 19:00 Xabi Aburruzagaren Trikitixa kontzertua Kurtzio Kultur Etxean, Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan.
  • 20:30 Emakumearen Astearen itxiera ekitaldia eta bideomappinga Udaletxeko plazan

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia