Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hirukideren aurkezpena Sopelan martxoaren 28an

Hirukideren aurkezpena Sopelan martxoaren 28an

Martxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen iritzia eta aldarrikapenak entzuteko helburuarekin, honako gaiak jorratuko dira, besteak beste:

  • Ba al zenekien, familia ugaria izateko baldintzak luzatu egin zirela?
  • Ba al zenekien NAN-a eta pasaportea eskuratzea doakoa dela familia ugarientzat?
  • Argindarraren bonu soziala erabili al duzue?
  • Ba al zenekien Hirukidek Euskadi mailan badituela 900 enpresa baino gehiagorekin akordioak, non, eskeintzen duten beherapenak Hirukideko bazkideei?

Hirukidek, halaber, oparitxo bat eskainiko die bertaratutakoei. 

EGUNA: Osteguna, martxoaren 28an
ORDUA: 18:30-19:30
LEKUA: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11)

Informazio gehiago:   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. /  945 25 36 02

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailMartxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen...
article thumbnailEmakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, beste behin Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen Emakumearen Astea izenekoaren barruan. Egitarauak martxoaren 4 eta 10 bitartean Kurtzio Kultur Etxean ospatuko diren adin guztiei zuzendutako ekintza ugari jasotzen ditu: hitzaldiak,...
Martxoak 8 erakunde-adierazpena
2019eko otsailaren 26a
article thumbnail  Martxoaren 8an ospatzen den Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, aurreko ostiralean, otsailak 22, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu zuen  honako adierazpen instituzionala: BIZITZAK ERDIGUNERA! Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren...
article thumbnail2018ko abuztuaren 1ean indarrean sartu zen seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren aldaketa,  kasu lagungarri kopurua handitu, eta orokorrean,  laguntzetarako sarbide sistema osoa hobetzen duena. Argitalpenaren esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004066 SARTUTAKO ALDAKETEN AZALPEN OHARRA...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia