Beste behin Sopelak Emakumearen Astea ospatuko du

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, beste behin Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen Emakumearen Astea izenekoaren barruan.

Egitarauak martxoaren 4 eta 10 bitartean Kurtzio Kultur Etxean ospatuko diren adin guztiei zuzendutako ekintza ugari jasotzen ditu: hitzaldiak, sari banaketak, musika, antzerkia...

Egitaraua:

Martxoak 4

Hitzaldia: “Emakumeen aurkako 1001 indarkeri mota ekialde hurbilean”, Nazanin Armanian zientzia politikoetan lizentziatuaren eskutik

Ordua: 19:00

 

Martxoak 7

Sari-banaketa: Pintura lehiaketa (Itzartu Elkartea)

Ordua: 18:00

 

Martxoak 9

ELE “What Night Hides” diskaren aurkezpena

Ordua: 20:00

Sarrera: 8 €

 

Martxoak 10

Antzerkia eta musika: Iker Diaz “Berdintasuna”

Ordua: 18:00

Sarrera: 4 €

Nori zuzenduta: Publiko orokorra

 

Informazio gehiago: http://sopelaudala.org/index.php/es/agenda