Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoak 8 erakunde-adierazpena

Martxoak 8 erakunde-adierazpena

 

Martxoaren 8an ospatzen den Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, aurreko ostiralean, otsailak 22, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu zuen  honako adierazpen instituzionala:

BIZITZAK ERDIGUNERA!

Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta elkarlan-sareak sustatu, emakumeek beren aukera-berdintasuna erreklamatzeko abian jarrita zuten borrokak atzera bueltarik ez zuela.

2019rako ere indarrean jarraitzen dute emakumeen aldarrikapenek, “Bizitzak Erdigunera!” lelopean. Aurten ere, emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko eskaerak kaleak hartuko ditu. Beharrezkoa da emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea, eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea.

Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean gure udaletik ere Martxoaren 8an Emakumeok planto egitea eta Bizitzak Erdigunean jartzea aldarrikatuko dugu.

Eta zer esan nahi du azken horrek, zehazki?

Gure bizitzak sostengatu eta beroriek erdigunean jartzeko ordainduak eta ordaindugabeak diren lan guztiak beharrezkoak diren heinean, nagusiki emakumeoi egokitu zaigun zaintza-lan hori guztia eremu pribatu horretatik atera behar dugula; hau da, zaintza eta etxeko lanen ardura sozializatu behar dela eta gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak hartu behar dituztela.

Denboraren erabilera orekatzea erabat estrategikoa eta gakoa da berdintasun-politikak eraginkorragoak izan daitezen. Europako Berdintasun Adierazleak kontuan hartzen dituen esparruetatik Denborakoan eragiteak, Boterea, Ezagutza, Dirua eta Enpleguetako domeinuetan eragitea ere badakar.

Aurrekari hauek aintzat hartuta, Sopelako Udalak erabaki hauek hartzen ditu:

  • Sopelako Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko.
  • Sopelako Udalak ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko.
  • Sopelako Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko.

Azkenik, herritarrak deitzen ditu Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzera. Ostiralean Udaletxeko plazan kontzentrazioa egingo da 9:00etan.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da. Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea....
article thumbnailBetirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000...
article thumbnail  Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio...
article thumbnailKoronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen. Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia