Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak adinekoen artean istripuak ekiditeko ikastaroa jarri du martxan

Sopelako Udalak adinekoen artean istripuak ekiditeko ikastaroa jarri du martxan

 

  • 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an.
  • Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.

 

Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten dituzten erorketak prebenitzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Osakidetzarekin elkarlanean, “Adinekoen jausiak saihesteko tailerra” jarri du martxan.

60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, Kurtzio kultur etxean egingo da eta bi modulutan banatuko da. Lehenengoa, teorikoa, otsailaren 23an egingo da (11:00- 13:00), areto nagusian eta bigarrena, praktikoa, martxoaren 2an (10:30-12:30), beheko solairuko geletan. Modulu teorikoan parte hartzaileek honakoen gainean lan egingo dute, besteak beste: jausiak nola saihestu, zahartze prozesua, osasun berrikusteak, oinetako egoki eta bastoi, makuluak eta taka-taka ondo erabiltzen, osasunerako eta jausiak saihesteko jarduera fisikoaren onurak eta Gizarte Zerbitzuko Udal-baliabideak. Modulu praktikoan, aldiz, ohikoak diren egoerei nola aurre egin erakutsiko zaie, adibidez eskailerak nola jaitsi eta igo, aulki batean nola eseri eta altxa, nola oheratu eta nola jaiki ohetik, eta eroriz gero nola jardun.

Tailerrak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasuna Sustatzeko teknikariek, Sopelako Osakidetzako Osasun Zentroetako profesionalek eta udaleko osasun, kirol eta gizarte-zerbitzuetako teknikariek gidatuko dituzte.

Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.

Urtean 13.500 pertsona baino gehiago artatu Euskadin erorketak direla eta

Erorikoak dira Euskadin 64 urtetik gorako pertsonen erdiek urtean izaten dituzten istripuen %92, gehienbat emakumeek. Erorketen ondorioz, urtean 13.500 pertsona artatu behar izaten dituzte larrialdi-zerbitzuetan, osasun-etxeetan zein ospitaleetan, eta urtean 4.500 pertsonek ospitaleratu behar izaten dute.

Eroriko gehienak etxean gertatzen dira, edo etxearen inguruan, eta etxeko jarduerekin edo eguneroko bizitzako jarduerekin lotuta egon ohi dira, hala nola norberaren garbiketarekin, otorduak prestatzearekin, etxearen garbitasunarekin edo etxearen barruko edo etxetik kanpoko joan-etorriekin. Zentzu horretan, prebentzioa faktore klabea eta ezinbestekoa da.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailGaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete.  Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko...
article thumbnail  Udaleko osoko bilkurak onartu duenez, 250.000 euro adinekoentzako lokal bat erosteko bideratuko dira eta beste 180.000 euro emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko. Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste:...
article thumbnail  60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an. Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.   Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten...
article thumbnail  Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko. Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia