Sopelako Udalak, Chrysalis Euskal Herriarekin elkarlanean, “Haurren transexualitatea. Ulertu lagundu ahal izateko” izeneko hitzaldia antolatu du. Jarduna ostiral honetan izango da, irailak 29, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Doakoa izango da eta Bea Sever, Chrysalis EH-ko kidea izango da hizlaria.