Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaileei eta lan bila dabiltzanei surfak ematen dizkien aukerak aztertuko ditu ‘Surf Business Meeting’-ek

Ekintzaileei eta lan bila dabiltzanei surfak ematen dizkien aukerak aztertuko ditu ‘Surf Business Meeting’-ek

 

  • Jardunaldien bigarren edizioa irailaren 21ean, ostegunean egingo da, Sopela Kosta Fest jaialdiaren baitan
  • Nazioarteko eta bertako erakunde eta enpresek parte-hartuko dute, eta beren eskarmentu profesionala partekatuko dute
  • Surfak tokian-tokiko ekonomietan eragin nabarmena du: Euskadik urtero 75.000 lagun erakartzen ditu, eta Estatu osoan 250.000 kirolari, 220 eskola eta 154 klub daude

Lehen ekitaldian izan zuen arrakastaren ondoren, Sopela Kosta Fest jaialdiak ‘Surf Business Meeting’ ekimena berriro hartuko du, aurten surfaren industria indartsuak enpresa-egitasmo propioak sustatzeko eta lan aukerak bilatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzeko.

Hizlarien artean ekintzaileak, egonkortutako enpresak, aditu profesionalak eta nazioarteko erakundeak eta erakunde lokalak izango dira. Hauek guztiek beren eskarmentua partekatuko dute, eta alorrak profesional berriak erakartzeko eta ekintzailetza egitasmo berriak abian jartzeko dituen aukerez mintzatuko dira.

Beren parte-hartzea baieztatu duten erakundeen artean daude Aspom, Frantziako nazioarteko enplegu agentzia, surfean eta irristatzeko kiroletan espezialdua; Ocean Living Lab egitasmoa aurkeztuko duen Euskadiko Gaia Clusterra, itsasoko kiroletan espezialdutako lehen europar laborategia eta Eurosima, Europako Surfaren Industria Erakundea. Horrez gain, Euskadi, Espainia, Portugal eta Frantziako hainbat enpresek lortu duten arrakastaren gakoak azalduko dituzte. 

Helburua: profesional berriak sortzea

Nabarmentzekoa da azken urteetan kirol-jarduera honen potentzial ekonomikoak gora egin duela, surfaren alorrarekin lotura duten enpresa txiki eta ertainen kopuruak hazkunde esponentziala izan baitu. Ez dira turismoarekin zerikusia duten enpresak bakarrik, etengabe fabrika berriak, markak, banatzaileak eta teknologia edo marketing etxe berriak sortzen ari baitira. Horregatik, surfaren alorra jende askorentzat benetako irteera profesionala ere bada.

Honenbestez, hainbat erakunde publikok, garapen agentziak, udalerrik eta unibertsitatek alorra babesteko ehun eraginkorra sortu dute, ekintzaileak sustatzeko, besteak beste.

Surf Business Meeting industria honetan lan bila dabiltzanei, erakundeei, ekintzaileei eta prestakuntza edo eskarmentua duten profesionalei eskainitako ekimena izango da. Ezagutzak zabaltzeko aukera bat izateaz gain, joerak ezagutzeko edo baieztatzeko aukera emango die, bai eta garapen profesionalerako ezinbestekoak diren harremanak indartzeko modua ere.

Euskadin errealitate ekonomikoa da surfa

Surfean aritzen direnek ekonomia-alor garrantzitsu bat abiarazten dute, industriarekin zerikusia duena ezezik, baita kulturarekin edota turismoarekin lotutakoa ere. Sopelari dagokionez,  herriaren irudiarekin eta izaerarekin bat egiten duen kirola da, berezkotasunetik abiatuta garapen ekonomikoan eta sozialean zeresana duena. 

Surfaren garrantzia erakusten duten datu orokorrak azpimarratzekoak dira. Mundu osoan 35 milioi lagunek egiten dute surfean, eta mugitzen duten negozioaren zenbatekoa 22.000 milioi ingurukoa da. Espainiar estatuan 250.000 lagun inguru aritzen dira, 220 surf-eskola daude eta 154 talde. Honek guztiak 480 milioi euro inguru mugiarazten ditu.

Egin diren azterketa desberdinen arabera, Euskadira urtero 75.000 lagun inguru etortzen dira olatuak hartzera. Tokian-tokiko egoerak aztertuz gero, hiriburu ‘surferoenetako’ batean, Donostian alegia, 18.300 surflari zenbatu dira, bertakoak eta kanpokoak. Hauek 5,9 milioi euroko eragin positiboa sortzen dute. Hiri honetan, surfaren industriak 216 laguni ematen die lana, eta udaleko BPGren %0,11 sortzen du.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik,...
article thumbnailMaiatzaren 24an, ostirala, Bikarte elkartearen hitzaldia ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean. Ekimena 18:30ean hasiko da eta helburua Bikarteren proiektua azaltzea da. Izan ere, elkarte honek, Errusia eta Bielorrusiako erradiazio zonaldeetako adinez txikikoen aldi baterako egonaldiak antolatzen ditu Euskadin eta harrera familiak behar dituzte. Egun 250 bazkide baino gehiagok osatzen dute, modu...
article thumbnailMartxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen...
article thumbnailEmakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, beste behin Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen Emakumearen Astea izenekoaren barruan. Egitarauak martxoaren 4 eta 10 bitartean Kurtzio Kultur Etxean ospatuko diren adin guztiei zuzendutako ekintza ugari jasotzen ditu: hitzaldiak,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia