Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 200 bizilagun baino gehiagori doako prestakuntza eskainiko die uztailean zehar

Sopelako Udalak 200 bizilagun baino gehiagori doako prestakuntza eskainiko die uztailean zehar

 

  • 30 orduko iraupena duten hamar prestakuntza-ekintzatan banatuta dagoen 300 orduko programa honetan, langabezian dauden, euren enplegua hobetu nahi duten edota proiektu bat hasi nahi duten 200 pertsona inguru prestatuko dira.

 

  • Prestakuntzan parte hartu nahi duten pertsonek ekainaren 12 eta 26 artean eman beharko dute izena, udalean bertan edota udalaren web orriaren bitartez www.sopela.eus

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako sailaren bitartez, udalerrian enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzeko prestakuntza sustatzea helburu duen “Enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza‑ekintzen programa integrala” ekimena jarriko du martxan uztailean.

30 orduko iraupena duten hamar prestakuntza‑ekintzatan banatuta dagoen 300 orduko programa honetan, langabezian dauden, euren enplegua hobetu nahi duten edota proiektu bat hasi nahi duten 200 pertsona inguru prestatuko dira. Beste batzuen artean, honakoetan jardungo da: sare sozialen kudeaketa, enpresen sortzea edota kudeaketa, enpresarako eta lanbiderako marketing‑a, jendaurrean hitz egiteko teknikak edota enpresa plangintza estrategikoan.

Teresa Fernandezek, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia zinegotziak adierazi duenez, “Magallanes Institutuak garatuko dituen ikastaro hauek herritar guztien, eta bereziki, gure herriko behartsuenen onurarako diseinatuta daude, izan ere, udalerrian enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, bai eta bertako herritarren bizi‑kalitatea eta ongizatea hobetzea dira udalaren politiken funtsezko ardatz eta helburu nagusiak”.

Saileko zinegotzi sozialistak, Teresa Fernandezek, gehitu duenez: “enplegu eta ekonomi sustapenerako sailetik, langabetuekin kontaktuan gaude une oro, euren eskakizunei erantzuten saiatzen gara eta esperientziak esaten digu, era honetako prestakuntza eta ikastaroek oso harrera ona izaten dutela, batez ere enplegua modu aktiboan bilatzen ari direnen artean”.

Prestakuntzan parte hartu nahi duten pertsonek ekainaren 12 eta 26 artean eman beharko dute izena, udalean bertan edota udalaren web orrialdearen bitartez: www.sopela.eus

Enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza‑ekintzen programa integrala

“Enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza‑ekintzen programa integrala” prestakuntza‑programak hamar prestakuntza‑ekintza ditu, eta horietako bakoitzak 30 orduko iraupena. Beraz, guztira, 300 orduko programa da, ondoko eduki hauek dituelarik:

1.- Sare sozialak eta Community Manager kudeatzeko ikastaroa

2.- Enpresak kudeatu eta sortzeko ikastaroa

3.- Enpresarako eta lanbiderako marketing‑a

4.- Jendaurrean hitz egin eta elkarrizketak prestatzeko ikastaroa

5.- Komunikazioa hobetzeko ikastaroa: estrategiak eta baliabideak

6.- Jendea atenditu eta zerbitzuaren kalitatea zaintzeko ikastaroa

7.- Adimen emozionala eta erabakiak hartzea

8.- Plangintza estrategikoa eta enpresa‑plana prestatzeko ikastaroa

9.- Finantzariak ez direnentzako oinarrizko kontabilitatearen ikastaroa

10.- Garapen pertsonal eta profesionala garatzeko coaching‑ikastaroa

Programan izena emateko orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus web orrialdean, zein  udal bulegoetan egongo dira eskuragai.

Langabeziari aurre egiteko proiektuak

Gaur egun arte, asko izan dira Udalak langabeziari aurre egiteko martxan jarritako proiektu edo ekimenak. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: Euskadi eta Uribe Kostan udal mailako lehenengo Enplegu Programa, integrazio soziolaboralaren PAIL Sopela programa, informatika eta sare sozialetan alfabetatzeko HESI programa, edota enplegu eta ekintzailetza Sopela Business Market forua.

Bere aldetik, Gontzal Hermosillak, Sopelako alkateak, nabarmendu nahi izan du, udalak aurrekontu zein kudeaketari dagokionez esfortzu handia ari dela egiten herritar guztien, eta bereziki, behartsuenen onurarako.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an. Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.   Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten...
article thumbnail  Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko. Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik...
article thumbnail   Hauen bidez, Udalak pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea du helburu. Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan. Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa bat...
article thumbnailAZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA Urrundu! Zure bizitza arriskuan dago Hil BortxatuAbusu sexualaErlazio sexualen behartzeaHiltzeko mehatxuaArma edo objektuekin mehatxuaJipoitu Erreakzionatu! Laguntza eskatu GiltzaperatuJoOstikada emanBultzatuLaztan agresiboaEskua sartuGauza pertsonalak hondatuMehatxatu Kontuz! Biolentzia presente dago KontrolatuIkaratuBesteen aurrean...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia