Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du

Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko beste Udalekin elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak gizartean ikusgai egiteko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainaren helburua, menpekotasuna duen inguruko adineko pertsona bat egunero eta etengabe zaintzen duten pertsona guztiei onarpen sozial egitea da.

Egunero denbora luzez eta dedikazio handiz egiten den zaintza-lanaren aitortza; eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren gaineko eta etengabeko zaintza horrek eragiten dituen ondorio fisiko, psikiko eta sozialen gaineko sentsibilizazioa.

Ekimen hau Zainduz Programaren baitan kokatzen da, menpekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei babesa emateko programaren baitan alegia, eta zaintza-lana egiten jarraitzeko beharrezko bide eta tresnak emanez laguntzeko hartutako konpromisoa du sorburu.

Nor Uribe Kostako Mankomunitateko herritarrak baino hoberik zaintzaile horiek ikusgai egiten laguntzeko! Horretarako herritarren laguntza eskatzen da, zaintza lanetan diharduten pertsonak identifikatzen laguntzeko.

Helburu hori lortze aldera, garrantzitsua da zaintzaileren bat ezagutuz gero, eta egiten duen lanagatik omendu behar dela uste izanez gero, hautagai gisa proposatzea. 

Hautagaitzak 2017ko maiatzaren 2a eta irailaren 4a bitartean proposatu daitezke.

Bi bide daude horretarako:

  • Utzi proposamen-inprimakia Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko Udaletxeetan, Kultur etxeetan, Jubilatuen etxeetan eta Kiroldegietan dauden kutxetan, edo Mankomunitateko Egoitzan aurkeztu (Gatzarriñe 4, Larrabasterra - Sopela). 
  • Bidali proposamena posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Informazio hau eskura izango da inprimakia aurkezteko puntuetan, baita zahar-etxeetan, osasun zentroetan eta kultur etxeetan ere.

Kanpainaren bidez identifikatutako pertsonei omenaldia egingo zaie azaroaren 10ean, Urdulizko Kultur Etxean.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnailGaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete.  Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko...
article thumbnail  Udaleko osoko bilkurak onartu duenez, 250.000 euro adinekoentzako lokal bat erosteko bideratuko dira eta beste 180.000 euro emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko. Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste:...
article thumbnail  60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an. Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.   Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia