Ekintza ugari Emakumeen Astea ospatzeko

 

Aurten ere, Itzartu Elkarteak eta Sopelako Udalak, ekintza ugari antolatu dituzte martxoaren 8aren ospakizunaren barruan. Programak martxoaren 4an eta 12an zehar gauzatuko diren era guztietako ekimenak biltzen ditu. Alde batetik, “Motín de brujas” eta “Hilos” helduentzako antzerkiarekin disfrutatuko dugu. Era berean, Adela Buenok artearen sekretuak erakutsiko dizkigu “Pinceladas de la vida” izeneko hitzaldian eta “Soy una puta” bakarrizketarekin entretenitu ahal izango gara. Magiak ere protagonismo handia izango du Oliver Magoari esker. Baina hori ez da dena. Halaber, sari ugari entregatuko ditugu, besteak beste: tarta eta pintura lehiaketarenak.  Eta bukatzeko… dantza, poesia, eta bazkaria Txakoli jatetxean. Esandakoa, denetarik Emakumearen Astea ospatzeko.

4, larunbata: MOTÍN DE BRUJAS. Teatro Itzartu

Helduentzako antzerkia

Ordua: 19:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Sarrera doan 4

 

6, astelehena: ARTEAREN INGURUKO HITZALDIA “PINCELADAS DE LA VIDA”  Berthe Morisot

Ordua: 18:00

Tokia: Itzarturen lokalean

Adela Buenoren eskutik

Gaztelaniaz

Sarrera doan

 

7, asteartea: TARTA LEHIAKETA ETA DANTZA

Ordua: 17:30

Tokia: Jubilatuen egoitzan

 

8, asteazkena: OLIVER MAGOA ETA POESIA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Sarrera doan

 

9, osteguna: PINTURA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA ETA 'SOY UNA PUTA' BAKARRIZKETA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Sarrera doan

 

11, Larunbata: BAZKARIA TXAKOLI JATETXEAK

Autobusen irteera 14:00etan Urbaso geltokian

 

12, igandea: HILOS. La Rous Teatro

Helduentzako antzerkia

Ordua: 19:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Sarrera: 6 €