Jostailu bilketa Ludotekan

LUDOTEKA
Gabonak bukatuta, Sopelako Ludotekak jostailu bilketa abiatu du jostailuen berrerabilera bultzatzeko xedez. Hortaz, etxean erabiltzen ez dituzten jostailuak dituzten familiek Ludotekan (Kurtzio Kultur Etxea) entregatu ahal dituzte. Bertan, arduradunek adinaren arabera sailkatuko dituzte (0-12 urte) eta Ludotekan eta Txikigunean banatuko dituzte. Modu honetan, erabiltzaileek bi instalazioetan eurekin jolasteko aukera izango dute.

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.