Zabalik “Amentzako Kafea” ekintzan izena emateko epea

Escuela empoderamiento
Lilagunek, Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskolak, eskaintzen dituen ikastaroen barruan, Kurtzio Kultur Etxean "Amentzako Kafea" izeneko amatasunei buruzko iritziak elkartrukatu eta eztabaidatzeko taldea antolatu da. Ekintzak honako helburuak ditu: "ama ideala"-ren inguruko mitoak, errolak eta sinesmenak kolokan jarri, mitoaren itzalak erakustea, elkarri laguntzea, bakoitza nahi duena izan dadin eta emakume guztientzat bidezkoagoa den amatasun proposatzea. Ikastaroa urtarrilaren 20an, otsailaren 17an, martxoaren 17an, apirilaren 7an, maiatzaren 12an eta ekainaren 9an egingo da 17:30etatik 19:30ra. Ikastaroak doakoak dira, 18 urtetik gorakoentzat, eta parte hartu ahal izateko, Mankomunitateko 7 udaletako batean erroldatuta egon behar da, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz.

Izena emateko epea irekita zabalik egongo da 2017ko urtarrilaren 8ra arte

Informazio gehiagorako: www.uribekosta.eu / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 676 28 72