Abenduaren 27an kontzertu solidarioa San Pedro Elizan

iglesia de San Pedro
San Pedro koruak eta Barinatxe txistu taldeak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, kontzertu solidario bat antolatu dute Sopelako San Pedro Elizan. Ekitaldia hurrengo asteartean, abenduak 27, izango da, 20:00etan eta Ander Deuna baselizaren mantentze lanerako dirua lortzea du helburu.

XII eta XIII mendeen artea sortutako gurtza zentro historiko hau egoera larrian dago egurrezko zutabeen trinkotasuna arriskuan jartzen du sitsaren eraginez.