Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 7. edizioa martxan da Uribe Kostan

banner-lehiaketa
Parte hartzaileen proiektuek, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formulario bat bete beharko dute

Lanak aukezteko epea azaroaren 9ra arte egongo da zabalik. Proiektu irabazleak azaroaren 26an emango dira ezagutzera, Urdulizen ospatuko den Beldur Barik Topaketan

Beldur Barik programak, Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Parte hartzaileak

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten herrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz) erroldatuta dauden 10 eta 26 urte artean neska ta mutilek parte har dezakete hiru kategoriatan:

1. kategoria: 10 – 12 urte
2. kategoria: 12 – 17 urte
3. kategoria: 18 – 26 urte

Aurkeztu daitekeen proiektu kopurua

Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.

Nola parte hartu

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean).

Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

Lana jasota antolatzaileek oinarrietako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.

Lanak aurkezteko epeak

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 9an hasi zen eta azaroaren 9an amaituko da.

Sariak

Sarien balioa duten opari-txekeak edo sariaren balio bereko opariak banatuko dira.

- Lehen kategoria:
1.kategoriako saria: 200 €
1.kategoriako aipamen berezia: 100 €

- Bigarren kategoria:
2.kategoriako saria: 200 €
2.kategoriako aipamen berezia: 100 €

- Hirugarren kategoria:
3. kategoriako saria: 200 €
3. kategoriako aipamen berezia: 100 €

Epaimahaia eta epaia

Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du. Epaimahaia osatzen duten proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek. Epaimahaiaren eginkizuna da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea. Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.

Lan sarituak ezagutzera emango dira azaroaren 26an, Urdulizen ospatuko den Beldur Barik Topaketan.