Beldur Barik 2016 lehiaketaren hasierako ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu

Beldur Barik skate eusk
Skate-a gustokoa al duzu? Nola sentitzen zara taularen gainean? Skateboard-ean igotzerakoan, ze nolako jarrera duzu? Beldur Barik Jarrera izatea nahi dugu!

Horregaitik, Beldur Barik 2016 Lehiaketaren hasierako ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu, Berangoko Skatepark UribeKosta-n ospatuko duguna irailak 9an.

Zer da Beldur Barik programa? Indarkeria sexista prebenitzeko programa da, gazteekin lan egiten duena. Horretarako, ikusentzunezko lehiaketa du, zeina irailaren 9an hasi eta azaroaren 9an bukatuko den. Lehiaketaren sari irabazleak azaroaren 26an emango dira ezagutzera, Uribe Kostako Urdulizen ospatuko dugun Topaketan.

Hori dela eta, zure taula hartu eta irailak 9an 17.00etan Berangoko Uribe Kosta Skatepark-ean Lehiaketari hasiera emateko antolatu dugun ekintza berezira gonbidatzen zaitugu.

17.00etan Ianire Elorriagak skate ikastaro bat eskainiko dizue.