Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalaren “Aurrera Jo eta Ekin” enplegu programako parte-hartzaileek positibotzat jotzen dute ekimena

Sopelako Udalaren “Aurrera Jo eta Ekin” enplegu programako parte-hartzaileek positibotzat jotzen dute ekimena

LANZATE 2

Pasa den maiatzean, Sopelako Udalak, Enplegu Sailaren bitartez, langabetu eta ekintzaileak lan-munduan txertatzeko edota autoenplegurako aukerak sortzeko helburuarekin, “Aurrera jo eta ekin” prestakuntza programa jarri zuen martxan, udal mailan Euskadin garatzen ari den enplegurako lehenengo anezka proiektua.


Joan den ekainaren 14an taldeko heziketa fasea bukatu zen, Sopelako Udalak garatu eta 16 sopeloztarrek parte hartzen duten (adin ezberdinetako 6 gizonezko eta 10 emakume / 7 ekintzaile eta 9 lan bilaketan) “Aurrera jo eta Ekin” anezken programako sei heziketa tailerren bidez. Era berean banakako tutoretza pertsonalizatuak egin dira ikasleekin, zeinetan bai negozio proiektu beraren bai proiektuaren enplegagarritasunaren garapena aztertu diren, pertsona bakoitzarentzako ekintza plan pertsonalizatu bat ezarri delarik. Partaideek era anonimoan egindako lehenengo fase honen balorazioa oso positiboa izan da.

Heziketa fasea amaituta, aurrerantzean 2016ko amaierara arteko banakako orientazio, laguntza pertsonal eta segimendu fasearekin amaituko den taldeko orientazio fasea hasiko da Komunikazio eta enplegagarritasun mapen kontuetan.


Enplegu anezka bat langabeen talde heterogeneo batetik sortzen da. Espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute eta borondatez eta kontraprestazio eta ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan, coach batek koordinatuta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta helburu komun bat lortzean laguntzen dute: lana lortzea, beren kontura edo inoren kontura.
Enpleguko anezkek tradizioz langabeekin lotu izan diren jokaera pasiboei uko egiten diete. Aldatzeko eta ekiteko deia egiten dute, taldeko lan konprometitu eta proaktiborako, lanik gabe dauden pertsonek ilusioa izan dezaten berriz eta dituzten gaitasunak eta trebetasunak ezagut ditzaten, lana aurkitu edota euren enpresa proiektua garatzeko.


Sopelako Udala lankidetzan arituko da Bizkaiko Foru Aldundiak “Enplegu Anezkak eta Ekintzailetza Solidarioa – ANEZKA” programaren baitan
Ekimen hau gauzatu den Estatuko beste lurraldeetan metodologia honen erabileraren ondorioz lan merkatuan gizarteratze kontuetan lortutako emaitza onek, Sopelako Udalak, bere Enplegu Sailaren bitartez, berriz ere enplegu politiken alde egitea eragin du, DEMA Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Enpresa Sorkuntzarako eta Garapenerako Agentziaren bitartez, udalerrian sei hilabetetan zehar, astean lau egunetan eta egunean 4 orduko saioetan jorratuko den “Enplegu Anezkak eta Ekintzailetza Solidarioa – ANEZKA” programarekin kolaboratuz.


Parte-hartzaileak adin nagusiko, langabe eta Uribe Kosta eskualdeko herriren baten bizi eta erroldatuta dauden pertsonak izango dira.
Eskaeren ugaritasuna dela eta, eskaera horiek egiteko epea abuztuaren 31ra arte luzatu da. Hala, anezka datorren irailaren 1ean hasiko da martxan. Izen-emate eta bestelako informazio gehiagorako http://www.dema.eus web orrialdea kontsultatu daiteke.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailANDRAZKOENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” dela eta, herritar guztiei dei egiten diegu parte har dezaten ekitaldi honetan: ELKARRETARATZE-EKITALDIA: Udaletxeko plazan egingo da, azaroaren 25ean, astelehenean, 19:30etik aurrera, eta hauxe izango da EGITARAUA: Udaletxeko fatxadan mundu osoko andrazkoek jasaten duten indarkeria-egoerari buruzko argi eta musika-ikuskizun alegorikoa...
article thumbnailUribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, Andra Barriak, gonbidatu nahi ditu herritarrei Uribe Kostako Emakumeen XI. Topaketaren aurkezpenera. Topaketa hau Emakundek sustatutako 2019ko ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ goiburua duen Berdintasunerako Gunearen barne kokatzen da. 2019ko azaroaren 23an, larunbata, ospatuko da Inolaren Emakumeen Etxean (Urdulizen) goizeko 10.00etatik aurrera ‘Norantz goaz...
article thumbnailEmakunderen “2019 Berdintasunerako gunea” ekimenaren barruan Uribe Kostako Mankomunitateak “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” izeneko jardunaldia antolatu du. Ekimena Urdulizko Kultur Etxean ospatuko da urriaren 10ean 16:00etatik 20:30era. Sarrera librea izango da Egitaraua: 16:00/16:15: Aurkezpena: Mankomunitateko presidentea eta Urdulizko alkatea. 16:30/17:30: Zientzia...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia