Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako HHI-k “bizitzako istorioak konpartitzen” proiektua aurkeztuko du gaur Kurtzion

Sopelako HHI-k “bizitzako istorioak konpartitzen” proiektua aurkeztuko du gaur Kurtzion

Argazkia
 Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Sopelako Helduen Hezkuntza Ikastetxeak, Sopelako Udalaren laguntzarekin martxan jarritako "Bizitzako istorioak konpartitzen" proiektua aurkeztuko du Kurtzio Kultur Etxean.

Proiektu kolaboratiboa eta belanauldiartekoa da, gure nagusien oroimena berreskuratzeko asmoarekin, teknologia berriak erabiltzeko aukera eskaini zaie, gazteak bidelagun izanik. Sopelako HHI 2015ko PROMECE proiektu europearraren deialdiarekin bat egin eta Espainiako beste bi zentrorekin batera parte hartu du Sopelako HHk: CEPA San Cristobal de La Laguna ( Tenerife) eta CEPER Polígono Sur ( Sevilla).

Hurrengo hauek dira produzitutako materialak edo lanak:

1. Hiru dokumental, ikastetxeko hiru ikaslek bizi izandako istorioak kontatzen ditu, hiru sopeloztarren istorioak. Dokumental hauek egiteko, pertsona desberdin eta anitzen laguntza izan du zentroak.

2. HHI buruzko 6 dokumental labur eta zentroaren egunerokotasunaren inguruan oinarritatuko beste bat. Zazpi ezezagunen ikuspuntuak ere bildu dira adinekoen hezkuntzari buruzkoak.

3. Sopelako Gida bat. Sopela oso udalerri ezaguna da surf, parapente edo bestelako karrera arrakastatsuengatik besteak beste, baina bertoko istorio, pertsonaiak, baserriak, kondairak ez dira hain ezagunak.... Hutsune hori

betetzea da gidaren helburua. Gida http://sopelaudio.cepaleioahhi.eus/ web orrialdean dago ikusgai, euskeraz, gastelaniaz eta ingelesez. Ibilbide bik osatzen dute: bata kostaldekoa eta bestea baserrikoa. Audiogida bat ere aurkitu daiteke, gaztelaniaz eta euskeraz daude momentuz, laster ingelesez ere bai.

Gure herrian eta gure herritik sortutakoa den proiektua denez, bai Sopelako Udalak, bai Sopelako HHI-k, sopeloztarren artean zabaldu beharreko ekimena dela uste dute. Herritik eta herriarentzako sortutako proiektua da, Sopelako jendeak egindakoa, Sopelaz hitz egiten duena. Herritik sortutakoa, Sopelako herriari bueltan ematea da xedea.

Sopela HHI

Sopelako Helduen Hezkuntza Ikastetxea, ikasketak bukatzeko bigarren aukera baten bila dabiltzaten pertsonentzako zentru lagungarria da, baita lanpostu baten bila dabiltzanentzat ere. Honez gain, kultur ekimenetan interesatuta eta ezagutza handitzeko helburua duten pertsonek ere bere lekua aurkitu dezakete Sopelako HHI-n.

Era berean, ikastetxeko ikasleak elkar batzeko eta harreman sozialak garatzeko esparrua da, giro familiarra eta hurbila nagusitzen den espazioa.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailANDRAZKOENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” dela eta, herritar guztiei dei egiten diegu parte har dezaten ekitaldi honetan: ELKARRETARATZE-EKITALDIA: Udaletxeko plazan egingo da, azaroaren 25ean, astelehenean, 19:30etik aurrera, eta hauxe izango da EGITARAUA: Udaletxeko fatxadan mundu osoko andrazkoek jasaten duten indarkeria-egoerari buruzko argi eta musika-ikuskizun alegorikoa...
article thumbnailUribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, Andra Barriak, gonbidatu nahi ditu herritarrei Uribe Kostako Emakumeen XI. Topaketaren aurkezpenera. Topaketa hau Emakundek sustatutako 2019ko ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ goiburua duen Berdintasunerako Gunearen barne kokatzen da. 2019ko azaroaren 23an, larunbata, ospatuko da Inolaren Emakumeen Etxean (Urdulizen) goizeko 10.00etatik aurrera ‘Norantz goaz...
article thumbnailEmakunderen “2019 Berdintasunerako gunea” ekimenaren barruan Uribe Kostako Mankomunitateak “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” izeneko jardunaldia antolatu du. Ekimena Urdulizko Kultur Etxean ospatuko da urriaren 10ean 16:00etatik 20:30era. Sarrera librea izango da Egitaraua: 16:00/16:15: Aurkezpena: Mankomunitateko presidentea eta Urdulizko alkatea. 16:30/17:30: Zientzia...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia