Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak enplegurako Euskadiko lehenengo udal anezka jarri du martxan

Sopelako Udalak enplegurako Euskadiko lehenengo udal anezka jarri du martxan

LANZATE
Sopelako Udalak, Enplegu Sailaren bitartez, langabetuei eta ekintzaileei zuzendutako "Aurrera jo eta ekin" prestakuntza programa jarriko du martxan maiatzaren 16tik aurrera. Udal mailan garatuko den Enplegurako Euskadiko lehenengo anezka izango da eta 20 sopeloztarrek hartuko dute parte.

Langabetuiei eta ekintzaileei zuzendutako prestakuntza-programa honen helburua lan-munduan txertatzeko edota autoenplegurako aukerak sortzea da. Horretarako, metodologia zehatza eta taldeko edota banakako tresnen erabileraz baliatuko dira, bi ibilbideetan oinarritutako sei prestakuntza-tailerretan. Zehazki hurrengo hauek izango dira prestakuntza-ibilbideak:

- Enplegu-bilaketa: langabetuei edota enplegu-bilaketan zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta
- Ekintzailetza: ekintzaile profila duten edota enpresa-ideiak garatu nahi dituzten langabetuei zuzenduta

Aipatzekoa da "Aurrera jo eta ekin" programa martxan jarri den estatuko beste erkidegoetan lortu dituzten emaitzak, %60ko arrakasta izan dute lan txertatzeari dagokionez.

Tailerrak
- Programaren hasiera – Lehenengo talde-tailerra "Taldearen sorrera"
Taldearen eta norberaren ezagutzan oinarritutako hainbat dinamiken bitartez garatuko da tailerra. Dinamika hauekin gainerako tailerrekiko beharrezko loturak sortuko dira. Coaching eta adimen emozional dinamikak jorratuko dira.

- Bigarren Talde-tailerra "Egitasmoa"
Tailer honetan parte hartzaileek "bere egitasmoa" zein den ezagutzeko tresnak edota baliabideak bereganatuko dituzte, baita egitasmoaren beraren indarrak eta ahuleziak zeintzuk diren horren garapenerako eta arrakasta profesional zein pertsonalerako. Marka pertsonala eta buruzagitza landuko dira.

- Hirugarren Talde-tailerra "Zure egitasmoa sortu"
Tailer hau egitasmoaren sorreran oinarrituko da, hori lortzeko prozesuan lagungarriak diren tresnen, berrikuntzaren, aldaketaren kudeaketaren, sormenenaren eta marketinaren bitartez.

- Laugarren Talde-tailerra "Zure burua enfokatu"
Laugarren tailer honen helburua parte hartzaileen egitasmoen arteko lerrokatzea errazten duten dinamiken garapena da. Modu horretan, egitasmoen beraien arrakasta bermatu ahal izango da. Tailer honetan landuko diren gaiak enplegugarritasunaren mapa, komunikazio estrategiak eta kokapena dira.

- Bosgarren Talde-tailerra "Arrakastaren baloreak sortu"
"Adimen emozionala", ebaluatzeko dinamiken garapena eta ikerketa jarraitua lantzea dauka helburu. Egitasmoaren garapena, hain zuzen ere.

- Seigarren Talde-tailerra "Aurrera jo"
Parte hartzaileek euren egitasmoaren eta hori martxan jartzeko erabilitako tresna guztien aurkezpena egingo dute.

- Banakako zein taldeko aholkularitza Fasea

- Emaitzen azterketa eta aurrez aurreko egitasmoaren amaiera

- Programaren jarraipena, laguntza online plataforman eta parte hartzaileen tutorizazioa

Aipatzekoa da aurreikusitako datak aldatu ahal izango direla tailerren antolakuntzaren arrazoiengatik. Kasu horretan, ibilbidea egokituko da denbora helburuak betetzeko. "Aurrera jo eta ekin" programaren ordutegia hurrengo hau izango da: 9.00etatik 14.00etara arte edo 16.00etatik 21.00etara arte.

Izen-ematea
Interesdunek maiatzaren 16ra arte eman ahal izango dute izena. Gainera, hurrengo eskakizun hauek bete behar izango dituzte:

- Sopelan erroldatuta egotea
- Enplegu-eskatzailea edo ekintzailea izatea, edota enplegu bilaketa aktiboan egotea
- Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroan egoteko gehiegizko adina ez gainditzea
- Eskola Graduatua, DBH edo titulu baliokideren bat izatea

Informazio gehiagorako programaren oinarriak www.sopela.org web orrialdean egongo dira ikusgai.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailANDRAZKOENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” dela eta, herritar guztiei dei egiten diegu parte har dezaten ekitaldi honetan: ELKARRETARATZE-EKITALDIA: Udaletxeko plazan egingo da, azaroaren 25ean, astelehenean, 19:30etik aurrera, eta hauxe izango da EGITARAUA: Udaletxeko fatxadan mundu osoko andrazkoek jasaten duten indarkeria-egoerari buruzko argi eta musika-ikuskizun alegorikoa...
article thumbnailUribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, Andra Barriak, gonbidatu nahi ditu herritarrei Uribe Kostako Emakumeen XI. Topaketaren aurkezpenera. Topaketa hau Emakundek sustatutako 2019ko ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ goiburua duen Berdintasunerako Gunearen barne kokatzen da. 2019ko azaroaren 23an, larunbata, ospatuko da Inolaren Emakumeen Etxean (Urdulizen) goizeko 10.00etatik aurrera ‘Norantz goaz...
article thumbnailEmakunderen “2019 Berdintasunerako gunea” ekimenaren barruan Uribe Kostako Mankomunitateak “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” izeneko jardunaldia antolatu du. Ekimena Urdulizko Kultur Etxean ospatuko da urriaren 10ean 16:00etatik 20:30era. Sarrera librea izango da Egitaraua: 16:00/16:15: Aurkezpena: Mankomunitateko presidentea eta Urdulizko alkatea. 16:30/17:30: Zientzia...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia