“Eutsi edo Hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak” Dokumental emanaldia maiatzan

Komunikatuz-Uribe-Kosta

Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Hiruka Uribe Kostako Komunikazio Taldeak "KOMUNIKATUZ ERALDATU - herriak euren komunikazioaren jabe" Jardunaldiak elkarlanean antolatu dituzte. Horien bitartez erakutsi nahi dute, "Mass-Media" delakoek sustatutako pentsamendu bakarraren aurrean, herri-komunikabideen bitarteko Komunikazioa ezinbesteko tresna dela eraldaketa soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzeko. Horretan lanean ari dira, hain zuzen ere bai hemengo eta bai Latinoamerikako komunikabide alternatibo eta indigenak ere.

Horretarako, Sopelan eta Getxon gai hau jorratzeko, hitzaldiak, solasaldiak eta dokumental emanaldiak antolatu ditugu Euskal Herria, Bolivia, Argentina eta Mexikoko komunikatzaile eta kazetarien parte-hartzearekin.

Ekimen honen lehenengo ekitaldia Sopelan izango da arratsaldeko 19.00tik aurrera:

Maiatzak 5 – Kurtzio kultur etxea (SOPELA):
Dokumental-emanaldia: "Eutsi edo Hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak" (Euskaraz)