Sopelako Udalak, Basqueskolak antolatutako “Politika pentsatzea” lantegian parte hartu du

Basqueskola
Sopelako Udalak, "Virginia Wolf Basqueskola" formakuntza eskolak Berangon antolatutako "Politika pentsatzea" lantegian parte hartu du apirilean. Basqueskola, EUDELek, Emakundek eta Biktimei Laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak martxan jarritako proiektua da.

Uribe Kostako emakumezko Alkate eta Zinegotziek hartu zuten parte tailerrean. Sopelako Udalaren izenean, Leire Basauri zinegotzia bertaratu zen. Eskolari buruz hitz egin zuten, zer eskaini ahal dieten eta emakume hautetsiek, eskolari berari eskaini diezaioketenaren inguruan aritu ziren. Honez gain, politikan emakumeek duten funtzioari buruz hausnartzeko aukera izan zuten, aliantzak sortzeko, eztabaidak sortzeko eta udalerrietan ditugun benetako beharrak identifikatzeko aukerak aztertu zituzten.

"Virginia Wolf Basqueskolak" euskal tokiko erakundeetako emakume hautetsi guztien eremua izatea du helburu. Guztion artean eraiki beharreko topaketarako, elkarrizketarako eta trebakuntzarako esparru bat.