Zabalik Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolan, 3.hiruhileko jardueretan matrikulatzeko epea

Casarte contigo misma
Sopelako Udalak, Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolako hirugarren hiruhileko jardueretan izena emateko matrikulazio epea gaur zabaltzen dela jakinarazten du. Interesdunak, apirilaren 3rarte apuntatu ahal izango dira Kurtzio Kultur Etxean.

MAITASUNA: Norberarekin ezkondu aurreko ikastaroa

Ibilbidea gure imaginario erromantikoan zehar. Maitatzeko ditugun moduetan zehar, gure maitasun ideietan zehar. Nork bere burua maitatzea, gainerako pertsonak maitatzea... mitoak, maitasunetik ezartzen ditugun harremanak, boterea. Nork bere burua maitatzeko moduak.

Helburuak:
- Neure buruarekin topo egitea.
- Neure Niarekin maitasun harremana ezartzea.
- Neure burua maitatzea.

Ordutegia: larunbatetan 11:00etatik 13:00etara

Apiriletik ekainera:
- Apirilak 9
- Maiatzak 7
- Ekainak 4 eta 11

Izen-ematea: martxoaren 28tik apirilaren 3ra, Kurtzioko Kultur Etxean.

 

GIMNASIOA.

Jabekuntza Eskolako gimnasioa deitzen den jarduera hamabostean behin egiten dugu, eta hor elkartzen gara sendoagoak egiteko.

Leku horretan praktikara pasatzen dugu berdintasun teoria, eta geure erresistentziak eta baliabideak topatzen ditugu. Geure buruaren jabe egiteko lekua da.

Helburuak:
-  Berdintasun teoriak praktikara eramateko tresnak ezagutzea.
- Elkarrekin indarrak hartzea, sendoagoak egitea.
- Neure burua hobeto ezagutzea, modu bidezkoagoan neure burua baloratzen ikastea.
- Neure bizitzan neuk agintzea.

Ordutegia: 17:00 – 200:00 ostirala

Apiriletik ekainera:
- Apirilak 8 eta 22
- Maiatzak 6 eta 20
- Ekainak 3 eta 10

Izen-ematea: martxoaren 28tik apirilaren 3ra, Kurtzioko Kultur Etxean.

Prezioa: 18 euro

 

Informazio gehiago:
- Kurtzio Kultur Etxea: 94 406 55 05
- Berdintasun Arloa: 94 657 92 82

*Ikastaro guztiek EHUko aukera askeko kredituak dituzte.