Dena prest "Emakumeen Astea" ospatzeko Sopelan

Martxoak8
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira, martxoaren 5ean hasi eta 13ra arte, ekimenez betetako "Emakumeen Astea" ospatuko da Sopelan.

Sopelako Udalak, Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak, sopeloztar guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte: antzezlanak, hitzaldiak, lehiaketak, ekitaldiak... baina guztiek helburu berdina konpartitzen dute, emakume eta gizonen arteko eskubide-berdintasunak aldarrikatzea.

Nabarmendu beharreko jardueren artean, Sindrome de Estocolmo, Talk Show ikusgarri eta berritzailea dugu; Maria Berasarteren fado kontzertua ere oso berezia izango da; "Futbolariak eta Printzesak" haurrentzako antzezlan interesgarria, genero ikuspegitik egindakoa; edota Emakundeko ordezkaria den Miren Izaskun Landaiaren berbaldia.

Hurrengo lerroetan "Emakumeen Asteko" programako jarduera guztiak aurkitu ditzakezue:

MARTXOAK 5: TODAS SOMOS COMPAÑEROS
ITZARTU
Antzerkia

Larunbata
Ordua: 19:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Sarrera doan

MARTXOAK 6: FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK
Haurrentzako antzerkia

Estereotipo sexistak eta generoaren etiketak gainditzen dituen umorez beteriko antzezlana.

Igandea
Ordua: 18:00
Euskaraz
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Sarrera: 3 € (haurrak) 5 € (helduak)

MARTXOAK 7: EMAKUNDE - ITZARTU
Berbaldia

Emakunde eta Itzartu erakundeen ibilbidea Miren Izaskun Landaida eta Maria Silvestreren eskutik.

Astelehena
Ordua: 18:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Antolatzailea: Itzartu Elkartea

MARTXOAK 8: XX. TARTA LEHIAKETA

Asteartea
Ordua: 18:00
Tokia: Jubilatuen Etxea
Antolatzailea: Itzartu Elkartea

MARTXOAK 9: POESIA ETA MUSIKA ERREZITALDIA

Asteazkea
Ordua: 19:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Sarrera doan

MARTXOAK 10: RAMIRO PINILLAREN OMENALDIA + PINTURA SARI BANAKETAK

Osteguna
Ordua: 18:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

MARTXOAK 11: FADO. MARIA BERASARTE
Musika

Ahots leun eta liluragarri baten bidez Portugaleko usadio aberatsa plazaratzen du. Eta ozeanoari, desamodioari edo oroiminari begira kantatzen du.

Ostirala
Ordua: 20:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Gaztelaniaz
Sarrera: 7 €

MARTXOAK 13: SÍNDROME DE ESTOCOLMO
Talk show
Emozio parrilada itsasgoran

Komunikazio, arte eta musika eremuko bost emakumeren arteko topaketa harrigarria.

BEATRIZ CATALÁN – EGUZKI ZUBIA – REYES PRADOS – AINARA LEGARDON – ALICIA SAN JUAN

Igandea
Ordua: 19:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Gaztelania
Sarrera 3 €