Sopela: Emakumeen Aurkako Indarkeriari EZ!

Azaroak25 kontzentra
Atzo, Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean, kontzentrazioa egin zen udaletxeko harmailadian. Ekitaldian hainbat adierazpen irakurri zituzten. Jarraian, puxika moreak eta zuriak askatu zituzten, eta mahaingurua egin zuten eraikin barruan.

Gogoratzea aste honetarako beste hitzorduak, gai honekin lotuta:

Azaroak 28, larunbata:
AUTODEFENTSA IKASTAROA
Ordua: egun osoan
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Gaztelaniaz
Sarrera: 10 €
Antolatzailea: Itzartu Elkartea

Azaroak 28, larunbata:
Antzerkia: ‘LAS LISYSTRATAS’ (BESARKADA)
Ordua: 20:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Gaztelaniaz
Sarrera: 5 €