Zinegoak gay-lesbo-trans jaialdia otsailaren 26an Kurtzio Kultur Etxean

Alice Francisen kontzertu arrakastatsuaren ostean, Kurtziok hurrengo hitzordu garrantzitsua ostegun honetan, otsailak 26, izango du. 19:30etik aurrera, Zinegoak gay-lesbo-trans jaialdiaren hainbat film-laburren proiekzioak ikusi ahal izango dira, sarrera debalde. Filmak oso anitzak dira, jatorri ezberdinetakoak (Alemania, Estatu Batuak, Argentina...), baina osagai nagusia guztietan gay-lesbo-trans tematikakoak direla da. Honakoak dira ikusi ahal izango diren filmak:

UTÖ (Alemania, 2014, animazioa)

Utö-n, biztanleak dituen Finlandiako hegoalderago dagoen irlan, ez ohikoa den maitasun triangelua ematen ari da. Non dago pozez beteriko dantza mugimenduen eta gorrotoak eragindako mugimendu basatien arteko desberdintasuna?

PRINTZESA (USA, 2014, drama-komedia)

Aita batek bere lagunei aurre egingo die bere semeak, Filipinaseko usadiozko maitagarrien ipuin batetako printzesan bihurtzearekin amets egiten duenean.

AZKEN EMANALDIA (Espainiar estatua, 2014, komedia)

Desengainua pairatu duen emakume bat paseatzen dabil nora joan jakin gabe eta zineman sartzea erabakiko du.

SINÁPTICA (EUA, 2014, drama)

Clara eta Gio heriotza eta bizitzaren arteko gunean batzen dira, esnatzean lagunik onena edota etsairik gorrotoena topatu dezakezun puntua da... zer izango ote da hobeto, lotan eta elkarrekin jarraitu edota esnatu eta banandurik bizitzea?

ILEORDEAK (EUA, 2014, komedia)

María Fronell aktoreak Lisístrata antzezlanaren azkeneko emanaldia bukatzen du. Bere aldagelan dagoela, pertsonaiaren arropak oraindik kendu gabe, ez du gau horretan bertan eskeiniko dioten saria jasotzera joan nahi. Silvia, bere neska laguna eta makilatzailea, bera konbentzitzen saiatuko da.

HILABETE BAT ETA EGUN BI (Argentina, 2014)

Berriro maitemindu naiz. Sentsazio horietan murgildurik nago. Gertaera honen momentuak harrapatzen ditut hilabete bat eta bi egunetan zehar.

LUCKY FARES (Espainiar estatua, 2014, drama)

Baltasar eta Papa Noel beltz bat polizia-etxeko leotzean emango dute Errege Eguna, beraien buruari noizbait gizon askeak izango ote diren ala ez galdetzen dioten bitartean.

O.V.O. (Estatu frantsesa, 2013, drama)

Laurentek herria utziko du OVO alderdi faxistak boterea lortzen duenean. Erbesterako bidean, erabaki zail hori hartzera bultzatu duten momentu guztiak gogoratuko ditu.

DAS PHALLOMETER (Alemania, 2014, drama-komedia)

Poliziak errefuxiatu bat harrapatzen du Txekiar Errepublikako mugan. Egiten dioten galdeketan homosexuala dela onartuko du eta orduan, “test falometrikoa” deritzon azterketa zentzugabea pasa behar izango du herrian sartu ahal izateko. Eta ematen ez badu ere, benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da!.