Abian dira Itzartu emakumeen elkarteak antolatzen dituen lehiaketak!

Beste urte batez, Itzartu emakumeen elkarteak margolaritza, idatzi labur eta olerki lehiaketak antolatu ditu. Margolaritza XIII. Lehiaketara aurkezteko epea otsailaren 26tik martxoaren 4ra arte izango da, eta lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu beharko dira. Baldintzak, honakoak: oleo edo akuarelan idatzita, gutxienez 45x55 eta gehienez 80x100 tamainagaz. Sari bi egongo dira: 375 eta 275 euro.

XVIII. Olerki Lehiaketan, luzera honakoa izango da: gutxienez lau bertso eta gehienez berrogeita hamar. Neurria eta errima norberak aukeratuko du, librea izango da. Ipuin laburren XV. sarian, gutxienez bi orrikoak izango dira, eta luzera gehienez bost orrikoa izango da. DIN A-4 formatuan aurkeztu beharko dira.

 Kasu bietan lanak euskaraz ala gazteleraz aurkeztu ahal izango dira. Parte hartzeko epea otsailaren 23an amaituko da. 

Lehiaketa guztien oinarriak HEMEN KLIK EGINEZ kontsulta daitezke. Era berean, Itzarturen egoitzan eta Kurtzio Kultur Etxean ere ikus daitezke.