Sahararen aldeko XI. Euskal Karabanaren bilketa hasiko da urtarrilean

Nuyum elkarte sopeloztarraSahararekin elkartasunez antolatzen den XI. Euskal Karabanan lanean hasi da, eta aurreko urteetan bezala, behar-beharrezkoak diren elikagaiak jasotzen hasiko dira: arroza, pasta, atuna, sardinak, azukrea, konpresak, e.a. Batzen diren elikagai guztiak Tindoufeko kanpamenduetan (Argelia) dagoen saharar herriari bideratuko da.

Urtarrilean zehar Uribe Kostako ikastetxeetan, enpresetan eta merkatal-guneetan produktuak jasoko dira. Edozein persona, enpresa eta eragilek parte har dezake. Informazio gehiagorako 695 788 185 telefonora dei dezake.

Nuyum-en helburua Saharako herriari sostengua ematea da, orain 38 urte hasitako borrokarekin bat eginez. Izan ere, Saharak autodoterminaziorako eskubide osoa du, eta kanpamenduak erresistentzia baketsu eta nekaezin horren islada dira.