A, G, TIL eta PAI ereduek ez dute euskalduntzen. B ereduan 2/3ak ez dira euskalduntzen. D ereduan 1/3 ez da euskalduntzen.
Datuok kezkagarriak izanik, bide luzea dugu oraindik egiteko euskalduntzen duen eredu bakarraren alde.
Bide beretik, azken asteetan Euskararen D ereduko irakasleen eta euskal hezkuntzaren kontra emandako urratsek kezka sortzen digute; Nafarroako hezkuntza komunitateak eta eremu politiko zabalak egindako salaketa irmoa babesten dugu.
Honekin guztiarekin, ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eredu bakarraren bidean, D ereduan matrikulatzeko deia egiten diegu herritarrei ondorengoa aldarrikatuz:
• Egungo A, B, G, TILL eta PAI ereduek ez dute osotasunean euskalduntzen.
• Ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eredua aldarrikatzen dugu.
• Euskaraz matrikulatzeko deia egiten dugu.