Sopelako Udala - Udako oporren ostean, bueltan da euskaraz olgetan egitasmoa
Zu hemen zaude: Hasiera EUSKARA ETA HEZKUNTZA Udako oporren ostean, bueltan da euskaraz olgetan egitasmoa

Udako oporren ostean, bueltan da euskaraz olgetan egitasmoa

Udako geldialdiaren ostean, martxan da berriro ere Euskaraz Olgetan egitasmoa, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak familietan euskararen erabilera sustatzeko programa. Irailean eta urrian ere, eskualdeko herrietako familietan euskaraz bizi eta gozatzeko jarduera dibertigarriak eskaintzen jarraituko du egitasmoak. Astero, 2 astez ikusgai egongo diren 2 bideo berri igoko dira www.euskarazolgetan.eus web orrialdera.

Hauek dira irailerako antolatutako ekintza eta tailerrak:


•    Irailak 6 - 20: “Nerea Ariznabarreta” ikuskizuna eta “Poltsa Kustomizatuak” tailerra.
•    Irailak 10 - 23: “Jateko ajmarrua: kaktusa” eta “Bizitza plastikoa” tailerra.
•    Irailak 20  - Urriak 4: “Bakarrizketa umoretsuak” umore ikuskizuna eta “Robotak” tailerra.
•    Irailak 27 - Urriak 11: “Hilorama libretak” eta “Musika tresna birziklatuak” tailerra.

Informazio gehiago: www.euskarazolgetan.eus

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia