Sopelako Udala - Bueltan da Euskaraz Olgetan egitasmoa Uribe Kostan

Bueltan da Euskaraz Olgetan egitasmoa Uribe Kostan




Eskualdeko herrietako familietan euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburu nagusiarekin, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Euskaraz Olgetan programa berrabiaraziko du, eskualdeko familiei tailerrak, ikuskizunak eta jolas-jarduera ezberdinen bidez Euskara bizitzeko eta gozatzeko aukera emanez.

Pandemiaren eragina gainditzeko, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ahalegin handia egin da programazio mardul bat lantzeko eta  testuinguru bitxi honetara egokitzeko. Horrela, eskualdeko haur eta gurasoek euskara praktikatzen eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute maiatzetik urrira arte.

Aurten, Euskaraz Olgetan programaren funtzionamendua zertxobait desberdina izango da, izan ere, ekimenaz etxetik gozatzeko aukera eskainiko du. Maiatzetik aurrera, astero bi bideo berri igoko dira www.euskarazolgetan.eus webgunera eta bertan  2 astez izango dira ikusgai. Bideo hauek familia guztiari zuzenduriko gaiak landuko dituzte eta  haien  gustu eta kezketan oinarrituko dira, haurrek eta gurasoek euskaraz batera jolastu ahal dezaten.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste: sukaldaritza-tailerrak, birziklatze-tailerrak, tailer artistikoak, STEAM tailerrak, meditazioa eta ikuskizunak.Gorago aipatu den bezala, igotako ikus-entzunezko piezak bi astez egongo dira ikusgai eta Instagramen eta Facebooken azken berriak kontsultatu ahal izango dira. Zehazki, maiatzerako, honako jarduera eta tailer hauek antolatu dira:

• Maiatzak 3-6: “Udaberri Gozoa” tailerra eta “Jai Nai” meditazio tailerra.
• Maiatzak 10-23: "Buztin polimerikoa" eta "Kriseilu jasangarriak" tailerra.
• Maiatzak 17-30: "Ze demontre!" umorezko ikuskizuna Bocabeats Comedia taldearen eskutik eta "Mekanismo hegalariak" tailerra.
• Maiatzaren 24tik ekainaren 6ra arte: "Etxeko xaboiak egin" eta "Esku bionikoa" tailerra.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalek osatzen dute.

Informazio gehiago: www.euskarazolgetan.eus