cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
MERKATARITZA "AKTIBATE KLIK SOPELA" BONO KANPAINA
2020 Uztaila / Julio

 
UZTAILAREN 1EAN ABIARAZIKO DA SOPELAKO MERKATARITZA, ZERBITZUAK ETA OSTALARITZA SUSTATZEKO BONUEN KANPAINA

Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan (5 euroko 4.497 bonu eta 10 euroko 2.249 bonu), 45.000 euroko udal diru-laguntzaren bidez ordainduak. Horri esker, kontsumitzaileek deskontuak izango dituzte.
 
Hala, atxikitako saltokietan egindako erosketengatik, gutxienez 20 euroko balioa dutenak, 5 euroko deskontua lortuko da, eta 40 euroko gutxieneko balioa duten erosketengatik, 10 euroko deskontua.
 
Bonuak uztailaren 1etik aurrera banatuko dira kanpainara atxikitako establezimenduen artean, eta uztailaren 1etik irailaren 15era bitarte erabili ahal izango dira. Egindako erosketa bakoitzeko bonu bakarra erabili ahal izango da, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, betiere erosketa minimoa 20 eta 40 eurokoa bada, hurrenez hurren. Ezarritako epean trukatu ez diren bonuak ezingo dira erabili geroko kanpainetan.
 
Kanpainak bi helburu ditu: udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta diren sektore horiek biziberritzen laguntzeko; eta sopeloztarrei familia-ekonomia arintzen laguntzea.
 
Guztira 66 establezimendu atxikitu dira.
 

SARTU HEMEN ESTABLEZIMENDU ATXIKITUTAKO ZERRENDA IKUSTEKO

SARTU HEMEN ATXIKITUAKO ESTABLEZIMENDU ONARRIAK IKUSTEKO


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia