Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Lanbidek Autonomoentzako eta Banakako Enpresaburuentzako Laguntza Berriak

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
LANBIDEK AUTONOMOENTZAKO ETA BANAKAKO ENPRESABURUENTZAKO LAGUNTZA BERRIAK ESKAINTZEN DITU
2020 Apirila / Abril

 
Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7an onartu egin du  laguntzaren deialdia, banakako enpresaburuek eta autonomoek negozioak aldi baterako ixteak eragindako galera ekonomiko zuzenari aurre egiteko, COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz. Deialdi hau 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da.
 
Laguntza horrek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako. Deialdi honi buruzko kontsultak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan egin ahal izango dira.
 
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak formulario bat ere prestatuko du, eskabidea eta nahitaezko dokumentazioa (inprimaki horri erantsi beharko zaizkio) egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko behar diren bitarteko elektronikorik ez duten pertsonei aurkezteko. Web-formulario honetarako sarbidea laguntza-lerro honetako  "tramitazioa" atalean egongo da eskuragarri, apirilaren 16tik aurrera, egun horretan irekiko baita eskabideak aurkezteko epea.
 
Enpresa eta autonomoentzako informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/enpresak-eta-autonomoak/
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia