Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Tokiko komertzioa sustatzeko “Shop in Sope – Bono denda 2019” kanpaina, martxan

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SHOP IN SOPE - BONO DENDA 2019 KANPAINA
2019 Azaroa / Noviembre

 
Udalak Sopelako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzen jarraitzen du. Gauzak horrela, beste urte batez, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bidez "Shop in Sope – Bono Denda 2019" kanpaina jarri du abian, zeinari esker,  18 urtetik gorako sopeloztarrek kanpainara atxikitutako komertzioetan Gabonetako erosketak egitean dirua aurrezteko aukera izango duten.
 
Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta gehienez 2 bonu eskuratu ahal izango dira udal-erroldan inskribatutako bizikidetza-unitate bakoitzeko. 30 eurotik gorako erosketetan deskontua egiteko doako bonuak izango dira, beti ere, kanpainari atxikitako Sopelako saltoki eta negozioetan kontsumitzeko (60 eurotik gorako erosketetan, gehienez 2 bonu erabili ahalko dira erosketa bakoitzeko). Bonua behin bakarrik erabili ahalko da eta ezingo da eskudirutan trukatu, eta ez da inoiz bonu horren zenbatekoa itzuliko. Produktua itzultzen bada, establezimenduak bale bat eman beharko du erosketaren zenbateko osoarekin.
 
“Gabon garaia Sopelako ekonomia eta tokiko kontsumoa sustatzeko momentu egokia da eta Sopelako Udalak hor jarri nahi du bere esfortzu osoa” baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailako zinegotziak. “Halaber, kanpaina honen bidez, Gabonetan salmentak bultzatu eta dinamizatzeko tokiko kontsumoa sustatzeaz gain, bigarren urtez, "Shop in Sope" marka bultzatu nahi dugu, Sopelako dendari eta ostalari guztien identitate desberdintzaile bihurtzeko iaz jaiotako marka propioa, alegia” gehitu du.
 
Kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13.30) edota Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00  // Larunbata eta igandeetan: 11:00  -  14:00  / 17:00  - 20:00). Bonuak hartzen dituzten pertsonek  azaroaren 29tik  urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dituzte, biak barne.
 
Kanpainarekin bat egin nahi duten komertzio zein negozioei dagokionez, eskabidea behar bezala entregatu beharko dute (HABen bulegoetan: Sabino Arana kalea 1 eta Loiolan Ander Deuna 28) azaroaren 28a baino lehen. Atxikitako enpresak konpromisoa hartzen du kanpainako informazio-materialak jaso eta establezimenduan ondo ikusteko moduan jartzeko (parte hartzeko oinarriak eta kanpainan parte hartu izanaren identifikazio-kartela, beste batzuen artean). Halaber, enpresek nahitaez egin beharko dute jasotako bonuen zenbateko osoaren faktura.
 
KANPAINAREN OINARRIAK: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/6-orokorra-general
 

 BONUAK AGORTUTA

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia