Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Cisco Arañaren Sopela eta Getxoko Surf Eskolei Tailer esklusiboa

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELA ETA GETXOKO SURF ESKOLEI TAILER ESKLUSIBOA
2019 Urria / Octubre

 
 
Surf Business Meeting ekimena dela eta bere irekiera gisa, datorren urriaren 10 eta 11rako Sopelan eta Getxon antolatu diren jardueren agendan, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, nazioarteko mahai-inguru honen antolatzaileak, edizio berritsu honek ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan du, tokiko surf eskolei esklusiboki tailer edo inklusio sozialean zentratutako workshop espezializatu bat eskaintzeko, Surf Business Meeting ekimenaren IV. edizio honetako hitzaldietako hizlarietako batekin.
  

GIZARTERATZEKO SURFA, EDIZIO BERRI HONETAKO PROTAGONISTA

Cisco Araña, Brasilgo lehenengo surflari profesionala, bere herrialdeko lehenengo surf eskolako arduraduna da, non 20 urte baino gehiagoz lanean diharduen gizarte-bazterketa arriskua, mugikortasun arazoak eta izaera desberdinetako desgaitasunak (adimenekoak, psikikoak, fisikoak, autismoaren espektroaren nahasteak, etab.) dituzten pertsonekin. Ciskok eta bere taldeak, San Pauloko unibertsitateko irakasleek, kolektibo hauetako pertsonei surfa egiten erakusteko metodologia, teknika eta ikerketak garatu dituzte. Egun arrakasta handia lortu duen Silver programa abiarazi dute 50 urtetik gorakoentzat, zeinetan etengabe surfista berriak apuntatzen ari diren askotan 80 urteko adina ere gaindituz.
 
Ciskok bere ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu Sopela eta Getxoko 8 surf eskolekin, surfaren epizentro nagusia, Sopela eta Getxoko surf eskoletako monitoreei esklusiboki zuzendutako ikastaro baten bidez. Hitzordua datorren urriaren 8an izango da arratsaldeko 17:00etan Sopelako Arrietara hondartzan Peña-Txuri Surf Taldeak dituen instalazioetan.   
 
Hiru egun beranduago, urriaren 11n goizez, Cisco Arañak hitzaldi ireki eta doako bat eskainiko du, Surf Business Meeting ekimenaren barruan, “Gizarteratzea, surfak bizitzak aldatzen ditu” titulupean. Surfeko nazioarteko guru hau entzuteko aukera bakarra. Informazio gehiago eta mahai-inguruan doako izen-ematea www.surfbusinessmeeting.pro webgunean.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia