cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELA LANGABEZIKO KONTRATAZIOA
2019 Iraila / Septiembre

 
 
Sopelako Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2019 Enplegua sustatzeko toki ekintzak programa jarri du martxan. Udalak Sopelan erroldatutako 12 pertsona kontratatuko ditu hiru hilabetetan zehar, lanaldi osoan (kontratuen hasiera 2019ko abenduaren 31 baino lehen). Sopelan bezala, Uribe Kostako eskualdean 35 pertsona kontratatuko dira.
 
Ekintza hau eskualdeko langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren bitartez egingo da, hori dela eta, hautagaiek, Lanbiden inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira aurreko deialdietan kontratatutakoak izan (irizpideak betetzen duen hautagairik egon ezean). Horretarako Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia.
 
Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotziak azaldu duenez, “programa honen bitarez enplegua sortzera zuzendutako programak martxan jarri nahi ditugu, betiere, Sopelako zein Uribe Kostako garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bilatzen dituzten programak, modu orekatuan enplegu aukerak bultzatuz”.
 
Aipatzekoa da ere Lanbideko curriculumean aldaketarik egin behar duten sopeloztarrek Uribe Kostako Behargintzan (Berangon Karabiazpi 1 kalea) edota Getxoko Lanbideko bulegoan egin beharko dutela irailaren 15a baino lehen. Egun horretatik aurrera Lanbideren zerbitzu orokorrek abian jarriko dute hautaketa prozesua.
 
Sopelako bandoa ikusteko hurrengo linka sakatu:contratacion
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia