Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako udala herriko enpresen, autonomoen eta negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiten ari da

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako udala herriko enpresen, autonomoen eta negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiten ari da

 

  • Ekimenaren helburua koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzea da.
  • Udalak ezinbestekotzat jotzen du Sopelako enpresa eta negozio guztien parte hartzea, eta horregatik, dei egiten du proiektuarekin bat egin dezaten eta laguntza, konpromisoa eta lankidetza eskatzen die.
  • Programa udal talde guztiek azken osoko bilkuran adostu zuten Udalerriko Ekonomia Suspertzeko eta Gizartea Biziberritzeko Udal Planaren barruan kokatzen da.
 

Koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzeko asmoz, Sopelako Udalak enpresa-prospekziorako programa bat jarri du abian, udalerriko enpresen, autonomoen eta oro har negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiteko, ondorio ekonomikoak gutxitzeko udalak har ditzakeen ekintzak planifikatze aldera.

“Covid-19k espero ez genuen egoera batera eraman gaitu, eta horrek gure osasunari, enpleguari eta, bereziki, gure enpresa eta negozioei eragin die. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da administrazio, saltoki, enpresa eta negozioen arteko lankidetza, guztion artean baliabideak ezarri eta neurriak diseinatu ahal izateko; izan ere, horrela lortuko baitugu krisi-egoera ahalik eta baldintza onenetan gainditzea eta aurrera egitea”, adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Udaleko talde guztiek azken osoko bilkuran adostutako Udalerriko Ekonomia Suspertzeko eta Gizartea Biziberritzeko Udal Planaren barruan dagoen programak herriko profesional autonomo, ETE, negozio, saltoki eta enpresengana hurbiltzea, eta haiekin harreman- eta interakzio-ekintzak izatea barne hartzen ditu, haien kezkak, zailtasunak, eskaerak eta beharrak zuzenean ezagutzeko. Era berean, udalari jarduera ekonomikoa berreskuratzeko eta ondoren horri eusteko neurriak hartzen lagunduko dioten proposamenak jasoko dira, horrela lehiakortasuna hobetzeko eta sopeloztarren enplegagarritasuna areagotzeko.

Helburu horiek lortzeko, datozen egunetan, Udalak kontratatutako langile espezializatuak harremanetan jarriko dira sektore guztietako enpresa eta negozio sopeloztarrekin, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, programatutako ekintzak garatzen hasteko galdetegi txiki bat egiteko.

Lortutako datuetatik abiatuta, Sopelako enpresa-sektoreekin lan-mahaiak ezartzea aurreikusten da, bildutako datuak balioesteko eta guztien artean hobetzeko proposamenak egiteko, ahots guztiak entzungo diren prozesu parte-hartzaile eta ireki baten esparruan.

Udalak ezinbestekotzat jotzen du udalerriko enpresa eta negozio guztien parte hartzea eta horregatik, dei egiten du ekimenarekin bat egin dezaten, eta laguntza, konpromisoa eta ahalik eta lankidetza handiena eskatzen die. Horretarako, interesa duten negozioak Udalarekin harremanetan jar daitezke 944 065 900 telefonoaren bidez (110 luzapena), edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikora idatziz.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izangp dira, baita telematikoki ere egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) ekainaren 14ra arte. Sopelako merkataritza eta ekonomia jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan uztailaren 1etik aurrera. Horiei esker, 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketa egin ahal izango da, 5...
article thumbnailEusko Jaurlaritzak dagoeneko argitaratu ditu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2020rako “COVID-19” laguntzak arautzen eta deitzen dituzten bi agindu, bai euskal merkataritza-sektoreari bai turismo-sektoreari (tabernak, hotelak, surfa, etab.) buruzkoak: Hauek dira aginduen estekak: Merkataritza-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/  Turismo-sektorea: ...
article thumbnail   Ekimenaren helburua koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzea da. Udalak ezinbestekotzat jotzen du Sopelako enpresa eta negozio guztien parte hartzea, eta horregatik, dei egiten du proiektuarekin bat egin dezaten eta laguntza, konpromisoa eta lankidetza eskatzen die. Programa udal talde guztiek azken...
article thumbnailApurka apurka gure herriko merkatariak eta zerbitzu desberdinak ateak zabaltzen ari dira. Irekita daudenen zerrenda luzatzen dizuegu. Gogoratu orain inoiz baino garrantzitsuagoa dela tokiko saltoki eta establezimenduetan erostea.   Kontuan izan, denda edo merkatari askorekin aurretiazko hitzordua behar duzuela eta segurtasun arauak bete behar dituzuela. Eskerrik asko.  IZENA                                               KONTAKTUA Uribe Kosta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia